Opengela egitasmo europarra aurrera doa eraikinak birgaitzen Otxarkoagan
Miguel de los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea, eta Jon Bilbao, Bilboko Etxebizitza Saileko zinegotzi eta Udal Etxebizitzen presidentea Otxar Opengelan
- Lurralde Plangintza sailburuordeak eta Etxebizitza zinegotziak auzo-bulegoa bisitatu dute lanen jarraipena egiteko. Distritu bilbotarra gizarterako jasangarria den eko-auzo batean bilakatzean datza, ehun asoziatiboaren inplikazio zuzenarekin.
- Otxar Opengela bulegoan, birgaituko diren bost erakinetatik lauren jabeekin bilerak hasi dira, eta kutsoak eta tailerrak egiteko espazio bat ere badu.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda sailburuordeak, Miguel de los Toyos, eta Bilboko Etxebizitza zinegotziak eta Udal Etxebizitzen lehendakariak, Jon Bilbao, astearte honetan, ekainaren 29an, Otxarkoagan hiri-birsorkuntza eta eraikinen birgaitzerako martxan dagoen Opengela egitasmoaren jarraipen-bisita egin zuten. Bilera Otxar Opengelan izan zen, baita iniziatibaren parte diren eraikinetan.
Auzo bilbotarra, Eibarrekin batera, auzo-bulego bat abian jarri den pilotuetako bat da, auzoteria bere eraikinen birgaitze-prozesu osoan laguntzeko asmoarekin. Bertan, arduradunek jabe-komunitateak artatzen dituzte, lanen kontratazioa, dirulaguntza publikoen kudeaketa, finantziaziora sarbidea, energia-eraginkortasunaren hobekuntza edo irisgarritasuna bezalako jardueratan. Auzo-bulegoen eredua beste euskal udalerritan erreplikatzen hasi da.
Otxar Opengela bost blokeetatik hiruren egoiliarrekin topaketa-lekua izaten ari da, birgaitze-lanak hasteko beharrezkoak diren ekintzak koordinatzeko. Zehazki, honako blokeak dira: Txotena kaleko 18-24 zenbakiak, Larrakoetxe kaleko 1 zenbakia eta Txotena kaleko 12-16 zenbakiak. Bi lehenengoetan lanak jadanik hasi dira, Txotena kaleko 12-16 zenbakiak lizitazio fasean dauden bitartean.
Eraikin hauen auzokoei asistentzia eta aholkularitza eskaintzeko asmoz, Otxar Opengela artatzen duten pertsonek haiekin harremanetan jarri dira jadanik, eta lanak garatzeko xehetasunak aurreratu dizkiete inplikatutako bost eraikinetatik lauri.
Zehazki, urte honetan zehar, bulegoak zazpi auzoko-bilera hartu ditu bere baitan, hartu beharreko erabakietan aholkua emateko asmoz. Otxar Opengelako aholkulariek banako-kudeaketak ere egiten dituzte auzoko bakoitzarekin, barnealdeko akaberak edo zalantza edo erreklamazioak konpontzeko. Gainera, telefonoz artatzen dituzte lanen etorkizunari buruzko zalantzak. Horien eginkizunen artean finantziazioari buruzko orientazioa eta banako dirulaguntza publikoen izapidea ere badaude.
Bulegoa hiri-birgaitzearen gaineko ikerkuntzarako espazio bat ere badu, non eragile publiko eta pribatuek parte-hartzen duten. Erabilera anitzeko areto hauetan, jadanik, hiri-birgaitzeari buruzko hainbat kurtso eta tailer egin dira, baita enplegutasun-anezkak ere. Izan ere, bi kurtso eta hiru tailer bertan izan dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko auzo-bulegoen koordinazio bilerak ere, Otxar Opengela aukeratu dutenak sesio hauek egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda sailburuordeak, Miguel de los Toyos, Opengelaren eginkizuna balioztatu du birgaitze prozesu osoan. “Auzokoei laguntzazkoa zaien leihatila bakarra da -azpimarratu du-, baita orientatzen dituena, eta bai arlo teknikoan bai administratiboan laguntzen die”. Otxarkoagako egitasmoaren anbizioa ere nabarmendu du, “ez baita espazio publikoen eta etxebizitzen berrikuntzara mugatzen, baizik eta auzoaren suspertze integrala ere planteatzen du, arlo ekonomikoa, enplegutasuna eta kohesio soziala kontuan hartuz”.
Ekintza anitz
Distrituan hiri-birgaitzea eta energia-eraginkortasunarekin lotura duten ekintza anitz jarri dira martxan, ehun-asoziatiboaren partaidetzarekin. Orain Otxar izenpeko iniziatiba baten testuinguruan, helburua Otxarkoaga gizarterako jasangarria den eko-auzo batean bilakatzea da. Hirian egiten den mota honetako lehenengo esperientzia da, erakundeen kolaboraziari eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak hiri-birgaitzearen alde egin duten apustuari esker.
Bilboko Udalaren Etxebizitza zinegotziak eta Udal Etxebizitzen lehendakariak, Jon Bilbao, aipatu zuen arabera, “proiektuaren birgaitze-planan dauden bost eraikinetatik, bi errendimendu osoan garatzen ari dira, eta F merkataritza-gunearen birmoldaketa ere bukatu egin da, laster ekintza soziokulturalak bere baitan hartzeko. Energia-autokontsumo mankomunitatearen diseinuan ere lan egiten ari gara, auzokideek eguzki-plaken instalaziotik etorritako soberakin energetikoa aprobetxatzea ahalbidetuko duena”.
Ekintza nabarmenena energia-eraginkortasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren arabera egingo den bost eraikinen birgaitzea da. Guztira, beste jabeei proposatzen ari zaien interbentzioa hiru kaletako (Irumineta, Txotena eta Larrakoetxe) 16 ataritan banatutako 240 etxebizitzari eragingo die. Lan honi 2017ra arte Bilboko lau eraikinetako 228 etxebizitzatan egin zena gehituko zaio.
Hori guztia beste egitasmo europar batekin konplementatzen da, PV Adapt deritzona eta eraikinetan integratutako eguzki-energia fotovoltaiko sistema berri bat aplikatzea duena helburu. Sorkuntza berriko panelak diseinatu eta frogatzea du ardatz, eta Otxar Opengela bulegoan, F merkataritza-bulegoan eta birgaituko den eraikuntza batean instalatuko direnak. Panelak, elektrizitatea sortzeaz gain, isolatzaileak dira eta etxaurretarako akabera bezala balio dute.
Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera
Otxar Opengela
Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo).
Telefono zenbakia: 946 85 19 32
Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu
Txonta Opengela
Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)
Telefono zenbakia: 688 77 97 37
Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus
Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra |
Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra |