Opengelak bere hiri-berroneratze programa Euskadi osoan erreplikatzeko oinarriak finkatu ditu

Opengelak bere hiri-berroneratze programa Euskadi osoan erreplikatzeko oinarriak finkatu ditu

Opengela eredua edozein hiritan erreplikatu ahal izateko, beharrezkoa da hurbileko bulegoen funtzionamendu-oinarriak finkatzea, eta bulego bakoitzak, auzo bakoitzaren berezitasunetatik haratago, behar komun batzuen inguruan antolatzea. Hori dela eta, Europako proiektu honek ‘Liburu Zuri’ bat sortu du, abian jartzen diren bulegoak kudeatzeko oinarrizko printzipioak laburbiltzeko.

Dokumentuaren oinarria da Euskadiko etxebizitza parkeak -1960 urtea baino lehen eraikitako % 53- eredu jasangarri baterako trantsizioari aurre egin behar diola, eta ez soilik energetikoki. ‘Euskal Autonomia Erkidegoan eraikitako etxebizitza parkearen interbentzio-beharren diagnostikoa’ren arabera, biztanleriaren % 25,85 zaurgarritasun egoera larri edo oso larrian dago, eta horrek premiazkoa egiten du ingurumenaren fokua ez ezik herritarren bizi-kalitatearena ere izango duen plan bat aktibatzea.

Hori da, hain zuzen ere, Opengelaren helburua, Euskadiko etxebizitza-parkearen jasangarritasunerantz aurrera egitea, gizartean, ekonomian eta ingurumenean izan dezakeen eragina azpimarratuz. Hori dela eta, proiektu estrategikotzat jotzen da, eta guztiz bat dator ‘Euskadi Basque Country 2030’ Estrategian zehaztutako helburuekin. Estrategia horrek trantsizio energetikoa ez ezik, Eusko Jaurlaritzaren ekintzetara eramateko konpromisoa hartzen duen Garapen Jasangarriko Helburuen jomuga zehatz ugari ere bultzatzen ditu. Gainera, Opengelaren garapena guztiz bat dator ‘Bultzatu 2050 – Euskadiko Hiri Agendaren’ jarraibideekin.

Opengela eredua barruti-bulegoen inplementazioan oinarritzen da. Bulego horiek auzoak leheneratzeko prozesuak bateratzen dituzte, auzotarrei arreta eskainiz eta inplikatutako gainerako kolektiboak koordinatuz. Opengelak Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoetako bi proiektu pilotu ditu abiapuntu, eta autonomia-erkidego osoan erreplikagarria izatea du helburu. Horretarako, beste lurralde batzuetara eskalagarritasuna erraztuko duten jarraibideak ezartzen ditu.

Proiektuak errendimendu ona izateak bulegoak auzoan egiten duen jardueraren emaitzak, eraikinen birgaitze integrala, etxebizitzen erosotasuna hobetzea eta bertan bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzea dakar, bai eta inbertsioaren zuzeneko eragina tokiko jarduera ekonomikoaren garapenean. Inpaktua neurtzeko, monitorizazio-tresna bat behar da, bulegoa planteatzen den auzoan proiektuak duen errendimendu-adierazleak definituko dituena, bai eta inpaktu sozioekonomikoaren, ingurumenaren eta hiriaren inpaktuaren adierazleak ere.
Halaber, bulegoaren kudeaketaren emaitzak neurtuko dira, bai eta proiektuan parte hartzen duten profesional eta enpresenak ere, eta herritarrek beren auzoaren hobekuntzan duten parte-hartzea ere neurtuko da. Auzoko bulegoek edo One-Stop-Shopsek (OSS) lagundu eta dinamizatuko dituzte errehabilitazio-prozesuak, eta horietan egingo da jarduketa horiek neurtzeko eta gainbegiratzeko lana. Horretarako, ildo komun batzuk ezarri dira, lan hori errazteko.

Bost esku-hartze arlo eta hiru koordinazio-maila

Emaitza positiboak lortzen diren jakitea ahalbidetuko duten adierazleek bost dimentsio jorratuko dituzte: eraikuntza (efizientzia energetiko edo konfort handiagoari dagokionez), hiri-ingurunea eta ingurumen-hobekuntza (zarata txikiagoa, segurtasun handiagoa, irisgarritasuna…), dimentsio soziodemografikoa (ahulezia sozial txikiagoa edo zerbitzu publiko hobeak), sozioekonomikoa (enplegagarritasun handiagoa, etxeko energia-kostu txikiagoak…) eta auzoko bulegoaren kudeaketa (laguntzen kudeaketa, finantzaketa, birgaitze-prozesuaren ezagutza…).

Emaitzak bermatzeko, beharrezkoa da kudeaketa-egitura bateratua, hierarkizatua eta eskualde-mailan planifikatua izatea, eta, aldi berean, egitura horren garapena malgua izatea. Egitura honen izaera bateratua hiru osagaitan oinarrituko da: kontzeptuala, finantzarioa eta teknikoa. Horretarako, maila globaleko kudeaketa-tresna bat eratu behar da, finantza-ekarpenen banaketa, jarduketen programazioa, esku hartzeko irizpideak eta prozedurak eta hainbat eremutan planteatutako helburuen betetze-mailaren jarraipena koordinatu eta kontrolatuko dituena.

Horretarako, Opengela ereduak hiru mailatako hierarkizazioa planteatzen du. Lehenik eta behin, Programaren Erakunde Kudeatzaile (PEK) bat arduratuko da barrutiko tokiko bulegoak koordinatzeaz, eta Euskadin ezartzen den Hiria Birgaitzeko eta/edo Berroneratzeko Plana garatuko du. Tokian-tokian, komeni bada, Tokiko Erakunde Kudeatzaileen Sarea (TEK) eratuko da, eta PKEek koordinatu eta zuzenduko du. Azkenik, Birgaitze Eremu bakoitzean komeni da Arloko Erakunde Kudeatzaileak (AEK) sortzea, bereziki eremu horiek tamaina handia dutenean.

PEKak izaera publiko-pribatua izango du, eta tresna horren bidez, eskualdeko organo eskudunak bere birgaitze-politikak praktikan jarriko ditu, eska daitezkeen enpresekin eta finantza-bitarteko pribatuekin koordinatuta. Gainera, horrelako jarduerak garatzen ibilbide luzea duten profesionalez osatutako Aditu Talde Tekniko (ATT) baten laguntza izango du.

ATTen helburuetako bat izango da bulegoetako kideei helaraztea beren lanerako ezartzen diren jarraibideak, edo eskualde-mailan diseinatutako estrategietatik eratortzen direnak. Diziplina anitzekoa izango da, ezarritako ildoetara egokitua, eta, adibidez, arkitekturako, ingeniaritzako, administrazioko, gizarte-hezkuntzako… profesionalek osatuko dute. Bulegoei laguntza eskainiko die honako zereginetan: inplikatutako eragileek prozesua hobeto ulertzeko informazio-orriak egiten, langileen profilak eta funtzioak ezartzen, eta horiek kontratatzeko irizpideak eta baremoak ezartzen.

Programaren nukleo aktiboa bulegoak dira. Tresna horren bidez, erakunde kudeatzaileek erraztasun guztiak eman diezazkiekete birgaikuntzaren onuradunei eta jarduketetan parte hartzen duten gainerako eragileei, kasuan kasuko eremuan esku-hartzea posible eta erakargarria izan dadin. Horrela, izapide burokratikoak minimizatzen dira eta prozesu osoan laguntzen zaie.

Opengela ereduaren funtzionamenduaren oinarri guztiak ‘White Book’ (Liburu Zuri) batean jasotzen dira. Dokumentuak Euskadin hurrengo auzo-bulegoak ezartzeko gida gisa balio du.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Lurralde Plangintzako Sailak hiri-berroneratze integrala sustatu du Ezkerraldea-Meatzaldeako lau auzo berritan, 14 milioi eurorekin

Lurralde Plangintzako Sailak hiri-berroneratze integrala sustatu du Ezkerraldea-Meatzaldeako lau auzo berritan, 14 milioi eurorekin

    • Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu programaren aparteko ekarpenak aukera ematen du bostehun bat etxebizitzatan eta haien auzoetan jarduteko Abanto-Zierbenan, Portugaleten, Santurtzin eta Trapagaranen
    • Saila ari da, dagoeneko, Aiaraldeako udalekin lanean, bizilagun berriak hartzeko, beste 3,5 milioi gehiagorekin

Ignacio de la Puerta eta Miguel de los Toyos

Eusko Jaurlaritzak aparteko 14 milioi euro bideratuko ditu, 2021aren eta 2023aren artean, Ezkerraldea-Meatzaldeako lau auzotan hiri-berroneratze programetara, eskualde kalteberen edo lehentasunezko jardun-eremuen proiektu eragileen esparruan. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, astelehen honetan, Bilbon, auzoetan jarduketa integralak sustatzeko funtsak jasoko dituzten udalekin batu da: Abanto-Zierbena, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran. 522 familia, guztira, izango dira eskualde horretan hiri-berroneratze integralerako funts gehigarrien onuradun zuzen.

Auzo horietako bakoitzean, hurbileko bulego bat sortuko da, opengela delakoa, bizilagunek finantzaketarako eta profesionaletarako bide izan dezaten, eraikinen irisgarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko. Halaber, hiri-inguruneetako hobekuntza-proiektuak sustatuko dira, eta auzoan bizi diren pertsonen enplegagarritasuna sustatu ahal izateko prestakuntza-ekimenak egongo dira.

Abanto-Zierbenaren kasuan, 200 etxebizitzatan esku hartuko da, Las Peñucas auzoan; Portugaleten, 23 etxebizitzatan, Grumete Diego kalean; Santurtzin, Aurora Vildósola multzoan, 104 etxebizitzatan, eta, azkenik, Trapagaranen, San Andres auzoan, dentsitate txikiko 135 etxebizitza obrerotan eta blokeko 60 etxebizitzatan.

14 milioi euro horiek 2020-24 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu programatik datoz; haren barruan, Eusko Jaurlaritzak plan berezia aktibatu du, guztira 180 milioi euroko aparteko aurrekontuarekin, lehentasunez jarduteko eremuetan proiektu eragileak sustatzeko –Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri, Oarsoaldea eta Aiaraldea–. Ekimenak aurten hasiko dira, eta 2023ra arte gauzatuko dira. Ezkerraldea-Meatzaldean auzo kalteberetako jarduketa integralerako baliatuko den kopurua honela banatuko da: 1,5 milioi, 2021ean; 6,4 milioi, 2022an, eta 6 milioi, 2023an. Une hauetan, Lurralde Plangintzako Sailburuordetza Aiaraldeako udalekin ari da lanean, hiri-berroneratzeko proiektu berriak identifikatzeko; 3,5 milioi euro daude erabilgarri ekimen mota hori sustatzeko.

Miguel de los Toyos Lurralde Plangintzako sailburuordeak honako hau esan du: “lau auzo berri horien bidez, bikoiztu egiten dugu, ia, hiri-berroneratzearen Euskadiko eredua ezarrita duten puntuen kopurua; modu aitzindaria da eremu kalteberetan esku hartzeko, berroneratze energetikotik eta etxebizitza eta auzoen irisgarritasunaren birgaitzetik, eta emaitza onak izaten ari da. Gainera, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko ez ezik, haien prestakuntzan esku hartzeko aukera ere ematen du, lan-aukera berriak izan ditzaten. Formula hori, dagoeneko, eredugarri izaten ari da beste autonomia-erkidego batzuentzat”.

Auzo berri horien bidez, Opengela hiri-berroneratze integraleko proiektua Euskadiko bederatzi auzotan egongo da aktibo. Badaude abian Opengela Europako proiektuko bi auzoen opengelak, eredua probatzekoak –Otxarkoaga Bilbon, eta Txonta Eibarren–; Aramotz, Durango eta Basaundi Bailarakoak –Lasarte-Oria– ere badaude. 2021ean, hurbileko bulegoa duten auzoen artean Pasaiako Andonaegi auzoa ere egongo da, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrekontu arrunteko zortzi milioi eurorekin.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Lurralde Plangintza Sailak eta Repsol Fundazioak eraikinen birgaitze ekojasangarria eta auzoen berroneratzea bultzatuko dute Euskal Autonomia Erkidego osoan

Lurralde Plangintza Sailak eta Repsol Fundazioak eraikinen birgaitze ekojasangarria eta auzoen berroneratzea bultzatuko dute Euskal Autonomia Erkidego osoan

  • Akordioaren bidez, 2021ean abian jarriko den Opengela Fundazioa sortuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko auzoetan hiri-berroneratze integrala bultzatzeko, auzokoak aholkatuko dituzten hurbileko bulegoen bitartez.
  • Jarduketen helburua da gizarte-desberdinkeriak murriztea, kolektibo kalteberei eraberritze-lanetarako sarbidea erraztea eta energia-efizientziako jarduketen bidez CO2-arekiko hiri neutroak sustatzea.
Iñaki Arriola eta António Calçada Opengela Fundazioa sortzeko aurreakordioa sinatu dute

António Calçada, Repsol Fundazioko zuzendariak eta Iñaki Arriola Lurralde, Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak  Opengela Fundazioa sortzeko aurreakordioa sinatu dute.

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eta António Calçada Repsol Fundazioko zuzendaria Opengela Fundazioa sortzeko aurreakordioa sinatu dute astelehen honetan. Erakunde horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan birgaitze-lan jasangarrien plan integral bat bultzatuko dute elkarrekin.

Fundazio berria izango da birgaitze ekojasangarriko proiektuak Autonomia Erkidego osoan kudeatuko dituen erakundea, eta dagoeneko aurrerapenak egiten ari dira jarduketa-eremuak identifikatzeko. Gaur egun, esku-hartze horiek Europako Opengela proiektuaren bidez egiten dira (Horizon 2020 programaren bidez finantzatuta), Txonta (Eibar) eta Otxarkoaga (Bilbo) auzo pilotuetan, eta Aramotz (Durango) eta Basaundi Bailara (Lasarte-Oria) auzoetan errepikatzen ari da proiektu horren eredua. Aipatutako proiektuak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak hiri-berroneratzeko jarduketak sustatu ditu Koroatzean (Gasteiz) eta Txomin Enean (Donostia).

Opengela Fundazioa sortzeko urrats berri honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Repsol Fundazioak Euskal Autonomia Erkidego osora hedatu nahi dute energetikoki jasangarria, irisgarria eta gizartearen eta hirigintzaren aldetik kohesionatua izango den auzo-eredu berriranzko bilakaera.

Jarduketak energia-efizientzian, irisgarritasunean eta egiturazko segurtasunean oinarrituko dira, isurketak murrizten eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduta. Opengela izeneko hurbileko bulegoek laguntza teknikoa emango dute birgaitze-lan horiek gauzatzeko, eta finantzaketa-programak ere eskainiko dituzte gizarte-kalteberatasuneko, iraupen luzeko langabeziako edo pobrezia energetikoko egoeran dauden pertsonei horrelako esku-hartzeetarako sarbidea emateko.

Opengela Fundazioa pribatua izango da, eta aurten lanean hastea espero da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu ondoren. Eusko Jaurlaritzarekin eta EAEko udalekin harreman estuan egingo du jarduera hori.

Berdintasuna eta berrikuntza hiri-birgaitzean eta -berroneratzean

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak adierazi duenez, “Euskal Autonomia Erkidegoak Europa hegoaldeko etxebizitza libreen parkerik zaharrenetako bat du, eta betebeharra dugu energiaren aldetik jasangarriak izango diren birgaitzeen arloko iraultza pertsona guztien eskura jartzeko, haien erosahalmena edozein dela ere”.

Bestalde, António Calçada Repsol Fundazioko zuzendariak azpimarratu duenez, lankidetza honek “Trantsizio energetiko jasangarria eta inklusiboa bultzatzen du, isurketak murrizteko helburuetan lagunduz eta familien bizi-kalitatea hobetuz, batez ere ahulenak direnena. Gainera, eragin handia du suspertze ekonomikoan, birgaitze-lanak egiteko euskal enpresa-sarea garatzearen aldeko apustua egiten baitu”.

Akordio honen bidez, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuko dira eraikinen birgaitzeari, hiri-berroneratzeari eta hiri jasangarri, inklusibo, kohesionatu eta erresilienteak garatzeari dagokionez.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Ezagutu nola lagun zaitzakeen auzo-bulego batek

Ezagutu nola lagun zaitzakeen auzo-bulego batek

Opengela programari lotutako auzo-bulegoek hainbat gairen inguruko informazioa ematea dute helburu: eskatu daitezkeen laguntza publikoak, auzoteria berritze-lanak suposatzen duten agiriak, erreformak egingo dituzten enpresak eta profesionalen kontratazioa, energia-eraginkortasuna eta eraikinen irisgarritasuna eta atzean inor ez uzteko finantziazio-tresnen sorkuntza. Hori guztia Opengelako bulegoek egiten dute eta jadanik zabalik daude.

Txontako (Eibar) eta Otxarkoagako (Bilbo) bi esperientzia pilotuak martxan daude eta leihatila bakarra bezala lan egiten dute, bi auzoak artatuz.

Bulegoak eraikinen berrikuntzaren prozesuan parte hartzen duten sektoreetako profesionalez eta enpresez ere arduratzen dira. Lanak gutxienezko kalitate estandarrekin egin daitezen bermatzea da helburu, baita kudeaketa ahalik eta errazen egitea ere.

Pandemia dela eta, bulegoek osasun neurri bereziak bermatzen dituzte. Otxarkoagan, Bilbon, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bertan bost eraikinetan ari dira lanak egiten, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza.

Txontako auzoan ere, Eibarren, berrikuntza ematen ari da energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuneko irizpideekin. Egitasmo pilotuak 221 etxebizitza eta 17 ataritan parte-hartzea suposatzen du.

Otxar Opengela Pau Casals hiribidearen 16. zenbakian dago kokaturik, auzoko metro-sarbidearen aurrean. 946 851 932 telefonoan edo otxaropengela@vvmm.bilbao.eus posta elektronikoan ere artatzen du.

Txonta Opengela Txonta kalean dago, 3. zenbakian, eta publikoa 688 779 737 telefonoan eta txontabulegoa@eibar.eus posta elektronikoan artatzen du.

Aurretiko hitzordua pandemiara moldatzeko

Pandemia Txonta eta Otxarkoagako esperientzia pilotuak martxan jartzeko oztopo izan da, baina ez du haien irekiera eragotzi. Bai Bilboko bulegoko hiru pertsonek bai Txonta Opengelako arduradunak interesa duten pertsonak artatzen dituzte hiri-berroneratze prozesuan. Hala ere, osasun-protokoloak errespetatu behar dira eta, Otxarkoagako kasuan, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Telefonoz deitu edo posta elektroniko bat idaztearekin nahikoa da bi bulegoekin data hitzartzeko.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Genero ikuspegia hiri-berroneratzean

Genero ikuspegia hiri-berroneratzean

  • Sonia De Gregorio ikertzaileak Eusko Jaurlaritzarako txosten bat egin du non gai hau kontuan izateko hainbat gomendio eman dituen, eta Otxarkoagako jokabideen inguruko froga pilotua ere jaso du.

Hiri-berroneratze prozesuei atxikitzen zaien begirada ezberdinen artean, genero ikuspegiak ez du tradizionalki lehentasunezko leku bat izan. Hala ere, gertuko analisi batek hainbat gako eman ditzake hiri-arloan dagoen genero desberdintasunaren inguruan.

Sonia de Gregoriok, Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Saileko ikertzaileak, hiri-berroneratzean genero ikuspegiaren gaineko lan sakona egin du, Bultzatu 2050 deritzon Euskadiko Hiri Agendaren alorrean. Esteka honetan dago eskuragai.

Lan honek, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak eskatuta, “hiri-berroneratze programetan parte hartu dezaketen pertsonak gidatzea” izan du helburuen artean, “genero ikuspegia jasotzeagatik nabarmentzen diren ikuspuntuak bultzatu ditzaten”. Honela, “genero ikuspegia duten hiri-berroneratzerako estrategien (frogatu eta beste proiektuetara eraman daitezkeenak) garapenean aurrera egitea” bermatu nahi da, alde batetik. Bestetik, “berdintasunerako ezinbestekoak diren balioen aldaketa bultzatu eta finkatu” nahi da.

Lanak “birsorkuntza estrategien markoan emakumeen errealitatea eta beharrak” kontuan izan behar direla aldarrikatzen du. Batez ere, auzo zaurgarrietan jartzen du begirada, eta beste gauza batzuen artean, parte-hartze prozesuan genero ikuspegia kontuan hartu behar dela erreklamatzen du, gizarte-talde guztien ahotsa entzun dadin, eta horien artean, emakumeena.

Sonia De Gregoriok irizpideak eman ditu adierazle batzuk ezartzeko. Zehazki, martxan jartzen diren jarduerek emakumeen errealitateari eta behar espezifikoei erantzuna ematen nola laguntzen duten “neurtzea” ahalbidetuko duten adierazleak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren Hiri-Berroneratzearen Zerbitzuko langileen laguntza izan du.

Ikertzaileak hiru zeharkako-ardatzetan jarri du fokua, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (LAG) egiten duten bezala: genero ikuspegia, klimaren aldeko ekintza eta hiri-osasuna.

Eta zergatik hiri-berroneratzean genero ikuspegia ezarri? “Berroneratze politikak duen gaitasun eraldatzailean” dago gakoa, eta hau “emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko lehentasun bezala” erabili behar da.

Otxarkoagan diagnostikoa

De Gregoriok hainbat ideia jaurti ditu, txikiak diruditen arren, egungo eredua erabat eraldatzen duten kontuetan genero ikuspegia kontuan hartzeko. Badaude, adibidez, zaintza lanak egunero egiten dituzten pertsonen (batez ere, emakumeak) eguneroko bizitza hobetzen duten ekintzak.

“Ibilgarritasunaren” ikuspegitik ere espazio publikoaren balizko hobekuntzak definitzen dira, hau da, bertatik ibiltzeko erosoagoa eta erakargarriagoa bihurtzea. “Segurtasun nabarituaren” ikuspegia ere aipatzen da, baita “bernaturalizazioa eta konfort klimatikoa”.

Lan honen barnean Otxarkoagako auzoan froga bat egin da, diagnostiko eta interbentzio proposamen pilotu batekin, genero ikuspegia auzo bilbotarraren berroneratzean hainbat ekintzetan ezartzeko asmoz.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Irlanda, Frantzia, Italia eta Austriarekin ikasten eta partekatzen

Irlanda, Frantzia, Italia eta Austriarekin ikasten eta partekatzen

Peer to peer

Europako beste leihatila bakar batzuekin esperientziak partekatzea hasieratik izan da Opengela proiektuaren DNAn doan helburuetako bat. Europar Batasunak babestutako iniziatiba denez, kontinentean garatu diren antzeko esperientziekin –bai finkatutako proiektuekin, bai iniziatiba berriekin- jakintzaren hartu-emana proiektu honen lehentasunetako bat izan da: besteengandik ikasi eta esperientziak partekatu aurrera egiteko.

Pandemiak misio honi oztopoak jarri dizkion arren, jadanik Tipperary (Irlanda), París-Îlle de France eta Amiens / Picardie-ra (Frantzia) bisitak egin dira, eta mugikortasunaren mugaketak direla eta, saio birtualak antolatu dira Milan (Italia) eta Vienarekin (Austria).

“Oso prozesu interesgarria da”, adierazi du Andoni Hidalgok, Opengelako kide den eta beste esperientzien ikaste-lan hori burutu duen Hiri Agendan adituak, “beste herrialdeetako ereduez ikastea baitago. Kasu bakoitza ezberdina da, baina badaude bat datozen eta gako irakasgarriak eman dizkiguten hainbat ezaugarri –adibidez, antolatze-ereduen, finantziazio tresnen edo komunikazio estrategien ingurukoak-”.

Lan hau azken hilabeteetan zehar Opengelako kideen nazioarteko zenbait konferentzietan parte-hartzearekin uztartu da, eta proiektuaren bizitza osoan zehar luzatuko da.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengela proiektuaren erdira iritsi da Euskadiko hiri-berroneratzearen erreferentzia gisa

Opengela proiektuaren erdira iritsi da Euskadiko hiri-berroneratzearen erreferentzia gisa

    • Urte eta erdian, Horizon 2020 programa europarrak finantziatutako ekimenak jadanik bi auzo-bulego jarri ditu martxan, esperientzia pilotu bezala. Leihatila bakarra bezala lan egiten dute auzotarrez arduratzeko.
    • Opengelak eraikinen birgaitze-prozesua errazten du: agiriak, lanetako profesional eta enpresekin harremana edo dirulaguntzen kudeaketa, besteak beste.
    • Otxarkoagako (Bilbo) eta Txontako (Eibar) bulegoez gain, laster Durango edo Lasarte bezalako udalerrietara ere zabalduko da
    • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila da planaren burua, eta beste zortzi kidek hartzen dute parte.

Opengelak bere lehenengo pausuak 2019ko maiatzean eman zituen. Ideia auzo-bulego sistema bat sortzea zen, hiri-berroneratzearekin zerikusia duen guztiarekin auzoteria laguntzeko; eraikuntzen birgaitzearekin, hain zuzen ere. Orain, egitasmoaren erdia zeharkatuta, bi auzo-pilotuen bulegoak martxan daude, eraikuntza-lanak lehenengo pausuak ematen ari dira eta ekimenean arreta jarri duten eta eredua errepikatu nahi duten euskal udalerriak badaude.  

Egitasmoa, Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantziatuta, Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoetan ezarritako bi esperientzia-pilotuetan ardaztu da. Opengelak hiru urteko iraupena izango duela aurreikusi da, eta Euskadiko beste udalerritean erreplikatzea espero da. Jadanik Durangok eta Lasartek interesa adierazi dute, batez ere, baita Gasteiz, Donostia edo Pasaia bezalako udalerriek ere. Hurrengo pausua Euskadi osora eta eskala europarrera eramatea litzateke.

Hiri- eta giza-dimentsio iraunkorra

Helburu nagusia Euskadiko auzo zahar edo behartsuenetako eraikinetan birgaitze sakon bat bultzatzea da, baita energia-eraginkortasun handiagoa lortzea ere, irisgarritasuna hobetuz eta suteen aurkako segurtasun sistemak bermatuz, hiri-zaurgarritasun egoerara iristeko baldintzak saihesteko asmoz.

Egitasmo honetan giza-dimentsioa bereziki izan da kontuan, hau da, “pertsonak eta auzoteria dira ardatz, prozesuaren parte bihurtuz”, azaldu du Ignacio de la Puertak, proiektua burutzen duen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak.

Opengelaren abiarazteak momentu erabakigarri batekin bat egin du: Europar Batasunak bultzatutako Berritze Olatuarekin (Renovation Wave). “Egungo momentua”, azpimarratzen du De la Puertak, “ezinhobea da aukera aprobetxatzeko eta, egitasmo konkretuen bidez, eraikinen birgaitze-proiektuak eta auzoen hiri-berroneratze integrala herri-lehentasunen zerrendan jartzeko. Honek ez digu soilik berreskuratze berde, digital eta bidezko batean inbertitzen lagunduko, baizik eta gertu -europar aginduak direla eta- dauden eskakizunetarako ere prestatuko gaitu.”

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila ez ezik, proiektu hau lankidetza publiko-pribatuaren eredu da, beste 8 kide baititu: bi udalerrietako hiria birgaitzeko hirigintza-sozietate (Bilboko Udal Etxebizitzak eta Debegesa gipuzkoarra), Energiaren Euskal Erakundea (EEE), finantziazioan espezializatutako enpresa bat (GNE Finance), europar kontuetan espezializatutako beste bat (Zabala), komunikazioan espezializatutako beste bat (Gabineteseis), eta Bruselan finkatutako bi erakunde europarrak: Energia eta Ingurumenerako Agentzien eta Eskualdeen Federazioa (Fedarene) eta Etxebizitza Publiko, Kooperatibo eta Sozialaren Europako Federazioa (Housing Europe).

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Europako sei proiektuk Covid-19aren osteko berreskuratze-planetan hiri-birsotzea kontutan hartzearen garrantzia azpimarratu dute

Europako sei proiektuk Covid-19aren osteko berreskuratze-planetan hiri-birsotzea kontutan hartzearen garrantzia azpimarratu dute

  • Opengelak antolatutako nazioarteko konferentziak EBk finantzatutako eta hurbileko bulegoekin lan egiten duten proiektuak bildu ditu aste honetan, eta Europako, herrialdeetako eta eskualdeetako errekuperazio planak tokiko ekintzetan oinarritzea eskatu dute.

Maiatzaren 12an, Opengelak (Eusko Jaurlaritzak zuzendutako Europar Batasunak finantzatutako proiektua) nazioarteko web mintegi bat antolatu zuen, Frantzia, Austria, Italia, Irlanda eta Espainiako beste 5 proiekturen hizlariak bildu zituena. Ekitaldia 26 herrialdetako eta 4 kontinentetako 180 parte-hartzailek baino gehiagok jarraitu zuten, eta ‘ideia-jario’ kolektibo bat sustatzea izan zuen helburu, hiri-birsortzearen tokiko proiektuetan Covid-19aren krisiak sortu duen egoera berriari nola aurre egin hausnartzeko.

EASME Enpresa Txiki eta Ertainentzako Europako Batzordearen Agentziako ordezkariek moderatu zuten konferentzia, eta parte-hartzaileek eztabaida bizia sustatu zuten koronabirusaren krisiak eraikinak berritzeko prozesuetan eta auzo horietako bizilagunei arreta emateko leihatila bakarra duten bulegoetan dituen ondorioei buruz. «Normaltasun berrirako» aurreikusi dituzten ekintza espezifikoei buruz hitz egin zuten, eta hiri-birsortzea eskualdeen, nazioen eta Europaren berreskurapenerako sortzen ari diren programen erdigunean jartzeko modurik onenei buruz aritu ziren.

Etorkizunerako erronka nagusien artean, hizlariek azpimarratu zuten finantza-eskema sendoak behar direla, herritarrek beren etxeak berritzeko erabakia hartzeko izango dituzten oztopoak gainditzeko. Baina, konferentzian parte hartu zuten proiektuen esperientziaren arabera, finantzaketa ez da oztopo bakarra. Beste elementu soziolaboral batzuk diruaren eskuragarritasuna bezain garrantzitsutzat hartu zituzten eztabaidaren parte-hartzaileek.

«Europako eskualdeetako eta tokiko agintariek EBren seinale bat behar dute, Europako instantzietan aipatzen den ‘eraikinak berritzeko olatua’ gure auzoetatik goitik behera ez ezik behetik gora ere gauzatzen dela bermatzeko, auzoak abiapuntutzat hartuta», adierazi zuen Ignacio de la Puerta Opengelako koordinatzaile eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendariak. «EBko Akordio Berdea, edo Green Deal ingelesez, tokian bertan arrakastatsu hedatzeko, ezinbestekoa izango da egun martxan dauden tokiko bulegoen funtsezko ekarpena kontuan hartzea, auzoz auzo, eta ikuspegi zabalarekin: energia aurreztea da gakoa, baina baita ere gizarte sarea sustatzea, etxe osasungarriak bermatzea eta epe luzera tokiko enplegua sortzea ere», azpimarratu zuen.

Parte-hartzaile guztiak bat etorri ziren gaur egungo krisiak gure etxeek eta auzoek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia agerian utzi duela esatean: ia egun osoan zehar egon garen etxebizitzak bat-batean ikaskuntza, lan eta arreta zentro bihurtu dira, eta gure gizarteek pandemiaren ondorioekin bizitzen ikasten duten heinean. Gero eta argiago dago gure auzokidetasun hurbilenak funtsezko zeregina izango duela etorkizunean gure eguneroko bizitzan, eta, horrela, hiri-birsortzearen garrantzia areagotuko da, ikuspegi holistiko, integral eta bidezkoarekin, inor atzean utzi gabe.

*Radio Euskadi Irratiko elkarrizketa Ignacio De la Puertari eta Davide Cannarozziri Opengela proiektuari eta webinarrari buruz HEMEN

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengelak ‘Hiri birsorkuntza Covid-19a eta gero: bidezkoa, berdea eta soziala den susperraldia lortzeko leihatila bakarreko bulegoak’ webinarra antolatu du

Euskadik EB-tik 1,7 milioi euro jaso ditu bi hiri-berrikuntza egitasmo abian jartzeko, Txonta (Eibar) eta Otxarkoaga (Bilbo) auzoetan

Euskadik EB-tik 1,7 milioi euro jaso ditu bi hiri-berrikuntza egitasmo abian jartzeko, Txonta (Eibar) eta Otxarkoaga (Bilbo) auzoetan

  • Helburu nabarmenena auzo bakoitzean auzo-bulego bat ezartzea da, lehiatila-bakarra bezala arituko dena eta auzokideak birgaitze prozesu osoan zehar artatuko dituena: agiriak betetzea eta aurkeztea, lanetan arituko diren gremioekin harremanetan jartzea, dirulaguntzen kudeaketa…
  • Egitasmoari Opengela deritzo, eta Horizon 2020 programaren babesa du hiru urtetan zehar. Eredu hau errepikatzea espero da, hamabost bat euskal hiritan lehenik eta, gero, Europako beste lekutan.
  • Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak burutzen du, eta beste zortzi kidek hartzen dute parte; horien artean, Energiaren Euskal Erakundea eta Bilboko Udal Etxebizitzak eta Debegesa hirigintza sozietateak.

Europako Batzordeak Euskadik hiria birgaitzeko dituen egitasmoei erreparatu die eta Opengela proiektuari 1,7 milioi euro ematea erabaki du. Auzo-bulego kontzeptu berria ekarriko du, froga pilotu gisa aukeratu diren bi auzotan ezarriko dena: Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar).

Bulego hauek, lehiatila-bakarra bezala arituko direnak, auzokideak artatuko dituzte eta haien etxebizitzen birgaitze prozesuarekin zerikusia duen edozein gestio egiten lagunduko diete: agiriak betetzea eta aurkeztea, lanetan arituko diren gremioekin harremanetan jartzea, dirulaguntzen kudeaketa…

Proiektu pilotuak Horizon 2020 programaren babesa du hurrengo hiru urteetarako. Denbora horretan zehar, bulegoak abian jarriko dira eta eredua hamabost bat euskal hiritan eta, etorkizunean, Europar Batasuneko beste lekutan errepikatzeko formula bilatuko da.

Bulegoek, Opengela izen generikoa izango dutenek, etxebizitzen jabeak orientatuko dituzte dirulaguntzen arloan, lanak abian jar dezaten eta haien bizi-kalitatea hobetu dezaten.

Azken helburua Euskadiko auzo zaharrenetako edo behar gehien dituzten auzoetako eraikinen birgaitze integrala sustatzea da, energia-eraginkortasuna handituz, irisgarritasun handiagoa lortuz eta suteen aurkako segurtasun gutxieneko sistemak ezarriz. Hori guztia gizarte-ikuspuntua galdu gabe, hau da, “pertsonak eta auzokideak ardatz izanik, prozesuaren parte bihurtuz”, azaltzen du Ignacio de la Puertak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, egitasmoa burutzen duenak.

Ia 500 etxebizitza Otxarkoagan eta Txontan

Otxarkoagan, Bilbon, bost eraikinen gainean arituko dira lanak, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza dituztenak. Lehiatila-bakarra izango duen bulegoa BBK-ren ohiko haurtzaindegian egokituko da. Bertan beste hainbat jarduketak ere jarriko dira abian, merkataritza-zentro zaharraren berrikuntza edo ekintzailetza sustatzeko iniziatibak hutsik dauden lokaletan, esaterako.

Txonta auzoan, Eibarren, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna ardatz duten birgaitze lanak ere aurreikusi dira. Proiektu pilotuak 17 atarietako 221 etxebizitzetan jarriko da martxan. Auzokideen parte-hartzea lehentasuna izango du.

Esperientza pilotu hauek aurrera ateratzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailari beste zortzi kidek laguntzen diote: bi hirien hirigintza sozietateek (Bilboko Udal Etxebizitzak eta gipuzkoako Debegesa); Energiaren Euskal Erakundeak (EEE); finantziazio-aholkularitzan (GNE Finance), europar kontuetan (Zabala) eta komunikazioan (gabineteseis) espezializatuak dauden enpresek; eta Bruselan finkatutako bi erakunde europarrak: Energiarako eta Ingurumenerako Agentzia eta Eskualdeen Federakuntza (Fedarene) eta Etxebizitza Publikoen, Kooperatiben eta Sozialen Europar Federakuntza (Housing Europe).

Informazio Gehiago lortu nahi izanez gero:

Eduardo Ortiz de Arri

prensa@opengela.eus | www.opengela.eus