OPENGELA

Hirien berroneratzea Euskadi
osora zabaltzen duten auzo-bulegoak

25

auzo

+3.200

familia

Opengela Euskadin hirien berroneratzea zabaltzea ardatz duen programa da. Horretarako, auzo-bulegoen sare bat sortu du, lehiatila-bakarra bezala aritzen direnak auzokideak artatzeko.

Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) hiri-berroneratze prozesuan inplikatutako eragile guztiekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen eta koordinatzen ditu, eta, bereziki, eraikinen birgaitze integralarekin zerikusia dutenak: administrazio-papergintzatik hasi eta obretako profesionalekiko harremanera edo finantza-laguntzen kanalizaziora arte, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa, eta udalek eta bertan bizi diren pertsonek modu aktiboan parte hartzen dute. Proiektu europar baten ondorioz hasi zen (HIROSS4all) 2019an, Horizon 2020 programak finantzatuta, eta Euskadiko hainbat herritan garatu eta hedatu da.

Orain, auzo-eskalara igarotzeko formulak aztertzen ditu, alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoetan sakonduz. Eta hori 2026ra arte luzatuko den BIRTUOSS izeneko proiektu berri baten bidez egiten du, Europako Batzordearen LIFE programaren barruan kokatua.

Torreurizar Etxaldearen auzunea, Bilbon, proba-banku edo ‘living lab’ gisa erabiltzen da europar proiektu honen aurrerapenak esperimentatzeko. Gaur egun, Opengela programa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 25 auzotan garatzen ari da.

AUZOKOA BAZARA

Zure eraikina era integralean birgaituz zure bizi-kalitatea hobetu dezakezu: irisgarriagoa izango da, osasungarriagoa eta kanpoaldetik hobeto isolatuta egondo da, bai tenperaturetatik, bai zaratatik.

Gainera, bere erosotasuna ere handituko da, energia aurreztuz.

MONITORIZAZIOA

Tresna honen bidez, eraikinen eta etxebizitzen portaera energetikoa kontrola daiteke.

Erabiltzaile bakoitzak, modu esklusiboan, bere etxebizitzaren portaera energetikoaren monitorizazioari buruzko datuak kontsulta ditzake, sarbide honen bidez:

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo