Opengela ereduak Europako Batzordearen laguntza du hasieratik. Lehenik, Horizon 2020 programaren bidez, zeinak HIROS4all proiektua finantzatu baitzuen 2019 eta 2023 artean; gero, LIFE programaren bidez, zeinak BIRTUOSS proiektua bultzatzen baitu 2023tik 2026ra. Gainera, Eusko Jaurlaritzak udalen eta sektore pribatuaren laguntza du.
Proiektu europar horrek hiri-berroneratzearekin lotutako hurbileko bulegoen eredu berriaren oinarriak jarri zituen. Esperientzia pilotu gisa, bi bulego jarri ziren martxan: Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar). Guztira, 33 ataritan esku hartu zen, eta 461 familiak parte hartu zuten.
2023ko irailetik, proiektu europar honek HIROSS4all-en sortutako eredua garatzen du, eta alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoetan sakontzen du. Gainera, eraikinen birgaitzea auzo bakoitzaren hiri-berroneratzera eskalatzeko formulak aztertzen ditu.