ARABA / ÁLAVA

Goikolarran honako hauen gainean lan egingo da:

12 atari / 72 etxebizitza

Goikolarra Plaza auzoa 1954an eraiki zen, industria-fabrikek erakarrita Euskadira etorkizun hobe baten bila etorri ziren pertsonei aterpe emateko xedearekin. Auzoa eraiki zenetik igaro den denbora dela eta, berrikuntza integral bat jorratu nahi da, eraikinen birgaitzea eta auzoaren eta haren ingurunearen hiri-berroneratzea bultzatuz.

Zaramagan honako hauen gainean lan egingo da:

24 atari / 358 etxebizitza

Euskadin bolumen handieneko esku-hartzea Zaramaga auzoan dago, birgaitze-lanak egingo diren etxebizitza-kopuruari dagokionez. Hurbileko bulegoa Iparralde gizarte-etxeko 1. eta 2. eraikinen artean dago.

BIZKAIA

Peñucasen honako hauen gainean lan egingo da:

15 atari / 150 etxebizitza

Peñucasen jarduketa integrala honako hauek izango dira: birgaitze energetikoa, irisgarritasuna, bizigarritasuna, segurtasuna eta eraikinen eta etxebizitzen digitalizazioa, eremua berrurbanizatzea irisgarritasunari arreta eskainiz, udal-euskaltegiaren birgaitze energetikoa, enplegu-planak, finantzaketa eta auzoko azterlanak.

Txibitxiagan eta Iparragirren honako hauen gainean lan egingo da:

8 atari / 90 etxebizitza / 8 lokal 

90 etxebizitzak zaharberritzeaz gain, Bermeoko Kurtzio, Zarragoitxi eta Itxasbegi auzoko eremu degradatua berreskuratu nahi da.

Otxarkoagan honako hauen gainean lan egin da:

16 atari / 240 etxebizitza

Otxar Opengelako bulegoa BBKren antzinako haurtzaindegian dago. Handik auzorako beste jarduera batzuk ere egiten dira. Otxarkoaga, Txontarekin (Eibar) batera, Euskadiko lehena izan zen hurbileko bulegoen Opengela eredua martxan jarri zuena.

Untzeta Parrokoan, honako hauen gainean lan egingo da:

13 atari / 135 etxebizitza

Santutxuko Untzeta Parrokoa auzunea Ricardo Bastida eta Emiliano Amann arkitektoek eraiki zuten 1952 eta 1956 bitartean. 8 eraikin, 52 atari, 528 etxebizitza eta 96 merkataritza-lokal ditu. Higiezinen % 62 Bilboko Udal Etxebizitzen jabetzakoak dira.

Torreurizar etxetaldean honako hauen gainean lan egingo da:

25 atari / 264 etxebizitza

Torreurizar etxetaldea, Irala auzoan kokatua eta Ricardo Bastida udal arkitektoak eraikia, etxebizitza sozialen aitzindaria izan zen Bilbon eta 100 urte baino gehiagoko antzinatasuna du. Opengela hau, gainera, BIRTUOSS proiektu europarraren esperientzia pilotua da 2023-26 aldian.

Uretamendi Betolaza auzoan bizilagun guztiei zerbitzua emateko bulego bat dago. Izan ere, auzoak 201 eraikin eta 1.207 etxebizitza ditu.

Bi urtez auzoko biztanleei laguntza eskainiko die bulegoak, birgaitze-laguntzen inguruan aholkularitza eta orientazioa ematen.

Aramotzen, honako hauen gainean lan egingo da:

16 atari / 130 etxebizitza

Aramotz auzoko hiri-berroneratze integralaren barruan sartzen dira, eraikinak birgaitzeaz gain, inguruan urbanizazio-obrak egitea, Larrinagatxu erreka desbideratzea eta auzoko bulegoa (Opengela) instalatzea.

Urduñan bi auzotan jarduten da:

11 atari / 130 etxebizitza

Landatas eta María Dolores Madaria auzoak 60ko hamarkadan eraiki ziren, eta ez dute inolako hobekuntzarik egin denbora horretan. Guztira, 158 familia bizi dira bertan (90 María Dolores Madarian eta 68 Landatasen).

Santurtzin honako hauen gainean lan egiten da:

13 atari / 104 etxebizitza

Aurora Vildosola etxetaldea 50eko hamarkadaren erdialdean eraiki zen, Bizkaiko industrializazioaren lantegi eta tailerretako langileei aterpea emateko. Auzoaren berroneratzearekin batera, eraikinen, kanpoko urbanizazioaren eta berdeguneen birgaitzea egingo da.

Vista Alegre etxetaldean honako hauen gainean lan egingo da:

11 atari / 93 etxebizitza

Vista Alegre etxetaldea Santos Zunzunegui arkitektoaren zuzendaritzapean proiektatu eta eraiki zen 1914an. 93 etxebizitza dira, langileentzako etxebizitza-programa dutenak, esku bikoitzeko 11 ataritan banatuta. Gogoan Sestao Elkarteak, memoria historikoaren aldeko elkarteak, katalogatutako eraikina da, Gerra Zibilean bonbardatu ondoren metraila-inpaktuen markak mantentzen dituen bakarra baita.

Trapagaranen honako hauen gainean lan egingo da:

Etxebizitza kolektiboa: 6 atari, 55 etxebizitza guztira.

Familia bakarreko etxebizitza: 15 etxebizitza.

Trapagarango San Andres auzoaren kasua berezia da, pisu-blokeak birgaitzeaz gain, familia bakarreko etxebizitzekin ere lan egiten delako.

GIPUZKOA

Arrasaten honako hauen gainean lan egingo da:

9 atari / 91 etxebizitza

Santa Teresa-Doneztebe auzoa 70eko hamarkadan garatutako poligonoa da. Lehenengo fasean 31 atarietatik 9 birgaituko dira. Helburua da jarduketak erraz errepikatzeko modukoak izatea, auzo osoaren birgaitze integrala lortu arte.

Hijos de Gabilondo eraikina auzotarrei mota desberdinetako zerbitzuak eskaintzeko ekipamendu bihurtuko da.

Proiektuaren berri emateko jendearentzako arreta Txonta Opengelatik egingo da.

Txontan honako hauen gainean lan egin da:

14 atari / 171 etxebizitza

Txonta, Otxarkoaga auzoarekin batera (Bilbo), Euskadiko lehena izan zen hurbileko bulegoen Opengela eredua martxan jartzen. Eraginkortasun energetikoan eta irisgarritasunean aurrerapen garrantzitsuak lortu ditu, batez ere auzoan bizi diren pertsonen parte-hartzeari lehentasuna emanez.

Olasogainen honako hauen gainean lan egingo da:

7 atari / 56 etxebizitza

Olasogain Berritzen auzoaren birgaitze integraleko proiektu bat da. Bertan, etxebizitza-eraikinak birgaitzea aurreikusten da hurbiltasuneko bulego-ereduaren bidez, baita berrurbanizatzea eta Debabarrena Berritzen prestakuntza-, enplegu- eta gizarteratze-programa bat ere.

Beraunen, honako hauen gainean lan egingo da:

2 atari / 63 etxebizitza

Gaur egun, Beraun auzoak bi arazo ditu. Kaleen urbanizazioa da bat, oro har erregularra, eremu txarrekin eta soilik puntu batzuk (plaza publikoak) egoera onean dituena, eta bestea, etxebizitzetarako irisgarritasuna, atarian eta igogailuan bertan sarbide eskasa duena. Izan ere, bizitegi-eraikuntzaren % 57,83 honako itxurazko egoera hauetakoren batean sartzen da: erregularra, obren beharra edo egoera txarra.

Irungo Opengela proiektua kasu berezia da, eta bi zatitan banatuta dago:

Alde batetik, Irungo Aduana Zaharra izango da Irungo Hiri Barruti Berritzailea (“iHub”) sortzeko estrategiaren ardatz. Berrikuntza, ekonomia- eta gizarte-kohesioa eta eraldaketa digital eta ekologikoa izango ditu oinarri estrategiak. Ekipamendu publikoa izango da, herritarrek, erakunde publikoek, jakintza eta teknologia eragileek eta enpresa pribatuek elkartzeko guneak izango ditu.

Bestalde, hurbileko bulego bat sortuko da enplegu-proiektuaren egoitza gisa, I+G+Bko gune bat (Merkataritza Berrikuntzako Gunea) Irungo hiri-merkataritzarako. Pio XII.a – Serapio Mujika merkataritza-eremuko udal-jabetzako lokal batean kokatuta egongo da.

Basaundi Bailaran honako hauen gainean lan egingo da:

12 atari / 119 etxebizitza

Basaundi Baila auzoan, etxebizitzez gain (10 jabe-erkidegorekin), 18 lokaletan jarduten da.

Txaraman honako hauen gainean lan egingo da:

3 atari / 40 etxebizitza

Txaramako auzoa Tolosako hiri-eremuarekin muga egiten duen eremua da, baina Leaburu udalerrikoa da. Auzoa gainbehera prozesu progresibo batean murgilduta dago. Gaur egun, Opengela garai bateko ‘Eskola unitarioen’ eraikinean dago. Eskola horiek 1954an eraiki zituen Sustapen Ministerioak, herriko Udalarekin lankidetzan.

Trintxerpe-Andonaegin, honako hauen gainean lan egingo da:

19 atari / 190 etxebizitza

Andonaegik Andonaegi jauregiko zaindariaren etxe zaharrean du Opengela, Francisco Andonaegui Garmendia armadoreak eraikiarazi zuena. Bertan, 19 atari eta 190 etxebizitza hartzen dira eta 200 familia ingururen bizi-kalitatea hobetzen da.

Altzan honako hauen gainean lan egingo da:

12 atari / 124 etxebizitza

Altza auzoari zerbitzua ematen dion hurbileko bulegoa Roteta Goikoa kaleko haurtzaindegi zaharrean dago.

Soraluzen, honako hauen gainean lan egingo da:

5 atari / 72 etxebizitza

Ezozibidea Berritzen Ezozibidea auzoaren birgaitze integraleko proiektua da, eta honako hauek aurreikusten ditu: etxebizitza-eraikinak birgaitzea hurbileko bulego-ereduaren bidez, Ezozibidea berrurbanizatzea, SAPA industria-erabilera zaharreko espazioa berreskuratzea eta Debabarrena Berritzen prestakuntza-, enplegu- eta gizarteratze-programa bat.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo