Hiri-berroneratzearekin lotutako planen artean, Euskadik 2019an ‘opengela’ izeneko auzo-bulegoen  kontzeptu berritzaile bat jarri zuen abian. Eraikinen birgaitze-prozesu osoan bertan bizi diren pertsonei zerbitzua ematea zuen helburu.

Proiektu europar gisa hasi zen, HIROSS4all izenekoa, Home Integrated Renovation One-Stop-Shop For Vulnerable Districts (auzo kalteberentzako etxebizitzak era integralean berritzeko leihatila bakarra) ingelesezko izenaren akronimoa. 1,7 milioirekin finantzatu zuen Europako Batzordearen Horizon 2020 programak.

HELBURUAK

HIROSS4all (publikoaren artean Opengela bezala ezagunagoa) proiektuak birgaitze-lanetan bizikideei arreta eta laguntza emango zien auzo-bulegoen eredu bat sortzeko helburua ezarri zuen: paperak egitea, obretako gremioekin harremanetan jartzea edo finantza-laguntzak izapidetzea.

Proiektuak Euskadiko auzo zaharrenetan edo premia handienak dituzten auzoetan eraikinen birgaitze integralabultzatzea proposatu zuen, eraginkortasun energetiko handiagoarekin, irisgarritasun unibertsalarekin eta gutxieneko suteen aurkako babes- eta segurtasun-sistemak txertatuz. Horrek guztiak dimentsio soziala du, hau da, arreta pertsonengan eta bizilagunengan jartzen du, eta prozesuaren parte bihurtzen ditu.

LORPENAK

Proiektuak arrakastaz diseinatu zuen auzo-bulegoen eredua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zein Europako beste eskualde batzuetako udalerrietan errepikatzeko oinarriak ezarri zituen.

HIROSS4all/Opengela proiektu arrakastatsua izan zen, bai kualitatiboki, bai kuantitatiboki.
Emaitza kualitatiboei dagokienez, hiru hauek azpimarra daitezke:

Emaitza kuantitatiboei dagokienez, zifra hauek nabarmendu behar dira:

AUZO PILOTUAK

Egitasmo europar honek hiru urtez bi auzotan egin zuen froga pilotua: Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar).

Otxarkoagan, Bilbon, bost eraikineko 15 ataritan jardun zen, 238 etxebizitzarekin. Auzoko bulegoa BBKren haurtzaindegi zaharrean jarri zen. Handik, beste jarduera batzuk ere egiten dira, hala nola garai bateko merkataritza-gunea birmoldatzea eta lehen hutsik zeuden lokaletan ekintzailetza-ekimenak abiaraztea.

Eibarko Txonta auzoan ere eraginkortasun energetikoko eta irisgarritasuneko irizpideak jarraituz egin zen birgaitzea. Proiektu pilotuak 15 ataritako 187 etxebizitzatan esku hartzea ekarri zuen. Batez ere auzoan bizi diren pertsonen parte-hartzeari eman zitzaion lehentasuna. Bulegoa Txonta kalean dago, 3. zenbakiko beheko solairuan.

KIDEAK

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila izan zen proiektuaren buru, sektore publikoko zein pribatuko 9 bazkide zituen partzuergoan:

ARTXIBOAK

HIROSS4all proiektuak auzoko bulegoak ezartzeko ikaskuntza gisa balio izan zuen. Euskadiko eta Europako beste udalerri batzuetan ereduaren errepikapena errazteko, oinarrizko informazioa artxibo gisa jasotzen da dokumentazio honetan.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo