Opengela Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da. Udalen eta auzotarren lankidetza aktiboarekin, hirietan bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du, auzoen berroneratzearen bidez. Lehiatila-bakar gisa aritzen diren auzo-bulegoen ezarpenean datza. Bertan auzokideak lagunduko dituzte eraikinen birgaitze eta espazio publikoaren hobetze prozesu osoan zehar.

NORENTZAT

Programa haien eraikinak berritu nahi dituzten partikularrei eta auzokide-komunitateei zuzenduta dago. Gainera, pertsonak birgaitze prozesuaren parte bilakatzea du helburu, eta hasieratik lagunduko ditu.

HELBURUA

Auzoek bizi-kalitate handiagoa izatea lortu nahi da. Espazio publiko osasungarriagoak eta klima-aldaketara egokituagoak sortu nahi dira, bai eta energiari dagokionez eraginkorragoak diren eraikinak ere, irisgarritasun unibertsala dutenak (igogailuak, etab.) eta gutxieneko suteen aurkako babes- eta segurtasun-sistemak dituztenak, betiere arreta egoiliarrengan jarriz.

NON
Auzoko bulegoak edo Opengelak Euskadiko udalerri askotara zabaltzen ari dira, batez ere zahartutako etxebizitza-parkea duten auzoetara. Bi auzo piloturekin hasi zen, Txonta (Eibar) eta Otxarkoaga (Bilbo), eta, ondoren, sarea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste hogei bat hiritara zabaldu da.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo