“Opengela ereduak, hirigintza-hobekuntza sustatzeaz gain, auzo komunitatea sortzea du helburu”

  • Juan Carlos Abascalek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordeak “La New European Bauhaus y la Agenda Urbana más allá de la Arquitectura” saioan parte hartu du.

Gasteizko Hibridalab guneak ‘La New European Bauhaus y la Agenda Urbana más allá de la Arquitectura’ saioa jaso du ostiral honetan, urriak 25, Pop-up irratiak emititutako irratsaio formatuan.

Europako Bauhaus Berria (NEB) Europako Batzordeak 2021ean abian jarritako ekimen politiko eta finantzatzeko ekimen bat da, trantsizio ekologikoaren testuinguruan eraikitako ingurunea eta bizimoduak eraldatzeko soluzio jasangarriak sustatzen dituena. Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta Euroiker eta EDE Fundazioaren babesarekin, ‘Conexiones improbables’ ekimenak antolatutako jardunaldi honen helburua NEBek Euskadiko Hiri Agendan duen eragina aztertzea zen.

Juan Carlos Abascal Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordeak hartu du parte hasierako solasaldian, Andoni Hidalgo Euroikerreko zuzendariarekin, Laura Hageman New European Bauhaus -eko policy officer-arekin eta Roberto Gómez de la Iglesia Conexiones Improbables-eko zuzendariarekin batera.

Bere hitzaldian, Abascalek nabarmendu du Tokiko Hiri Agenda garatzeko “beharrezkoa dela erakundeen arteko lankidetza, enpresa pribatuekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin, hiri-berroneratzearen erronkei aurre egiteko, ez bakarrik hirigintza-erronkei, baita ingurumen-, ekonomia- eta teknologia-erronkei ere”. Ildo horretan, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordeak EAEko auzo eta etxebizitzen errehabilitazioan lan egiten duen Opengela eredua jarri du adibide gisa. “20 udalerritako 25 auzotan ari gara lanean. 130 milioi ditugu geure funtsetan, 40 milioi Europako funtsetan, udalek emandakoaz gain”, adierazi du. Abascalek azaldu duenez, Opengelak “etxebizitzen energia-hobekuntza lortuko du, baina hirigintza- eta arkitektura aldetik hobetu beharrean, komunitatea sortu nahi du, ingurumenarekin, ekonomiarekin, gizartearekin eta abarrekin bat eginez”.

Ideia berdina azaldu du Andoni Hidalgok ere, “hiri bizigarriagoak eraikitzeaz dihardugu, eta funtsezko elementu bat dago: maila lokalean egiten dena Europa mailan ezagutu behar da, Euskaditik Europa mailan Hiri Agendan egiten diren ahaleginak hain zuzen ere”.

Jardunaldian, Hiri Agendarekin lotutako beste alderdi batzuk landu dira, hala nola jasangarritasun inklusiboa edo jasangarritasun sortzailea.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo