Opengela ereduaren bidez (hurbileko bulego bat barne) hiri-berroneratzea bultzatzen ari diren Euskadiko auzoek inbertsioek eta beren eraikinetako obrek aurrera nola egiten duten egiazta dezakete.
Araban, adibidez, Amurrioko Udalak Goikolarra auzoko eraikinak birgaitzeko laguntzak onartu ditu, eta babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko lurzoru publikoaren lagapenean aurrera egin du, gizarteratzea eta iraunkortasuna sustatzeko helburuarekin.
Bizkaian, Otxarkoaga auzoko Txotena kalearen ingurua erabat hobetzeko obren bigarren faseari ekingo dio Bilboko Udalak. Obra gauzatzeko epea sei hilabetekoa izango da, eta bi fasetan egingo da, herritarrei ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Proiektuaren helburu nagusia eremu osoa landareztatzea da. Horretarako, dauden berdeguneetan jardungo da, eta azalera naturala handituko duten jardinera berriak sortuko dira. Loreontzi berri horiek oinezkoak fatxadetatik bereizteko ere balioko dute, espazio publikoaren jarraitutasuna mantenduz eta etxebizitzetatik hurbil dauden egonaldi-espazioak hobetuz.
Gipuzkoan, Elgoibarko Olasogain Berritzen programako Sigmako etxebizitza-eraikinak osorik birgaitzeko obrak irailean hasi ziren, eta 2025eko urrian amaitzea aurreikusten da. Olasogain Opengela SIGMA eskola zaharretan dago, eta Degebesak kudeatzen du, Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.