BIRTUOSS proiektuaren lehen urteurrenean, joan den urriaren 10ean, Bilbon, Bizkaia Plaza eraikinean, Batzar Nagusia egin zen. Bertan, Opengelako 14 erakunde bazkideetako ordezkariek Europako Batzordearen LIFE programak finantzatutako proiektu europarraren aurrerapenei buruz eztabaidatu zuten, eta bere etorkizuna definituko duten jarraibideak ezarri zituzten.
Gainera, bilerak Mikel Gargallo Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendari berria ofizialki aurkezteko balio izan zuen, bera baita proiektuaren koordinatzailea.
Partzuergoaren buru Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendaren Zuzendaritza da. Bertan, sartzen dira Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Bilboko Udal Etxebizitzak (VVMM), Ingurumeneko (Aclima), Eraikuntzako (Build: Inn) eta Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren (GAIA) klusterrak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) CAVIAR ikerketa-taldea, EDE Fundazioa, Cíclica kooperatiba (deskarbonizazio-estrategietan aditua), baita finantzaketan (GNE Finance), komunikazioan (Gabineteseis) eta Europako gaietan (Zabala Innovation) adituak diren enpresak ere, eta Europako eremuko bi erakunde ere bai, Fedarene (Energiarako eta Ingurumenerako Agentzia eta Eskualdeen Europako Federazioa) eta Espainiako Eraikuntza Jasangarrirako Kontseilua (GBCe).