Bideoa: Opengela Euskadiko 25 auzotara zabaldu da

2023ko irailetik, BIRTUOSS proiektu europarrak Opengela modeloa garatzen du, aurreko proiektu batean sortua (HIROSS4all, Horizon 2020 programak finantzatua), eta gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan murgiltzen da. Gainera, eraikinen zaharberritzea auzo bakoitzaren hiri-berroneratzera eskalatzeko formulak aztertzen ditu.

Izan ere, azken urteotan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak gidatutako modelo hori hazi egin da, Euskadiko 21 udalerritako 25 auzotan ezarri arte, eta 2.800 etxebizitza hobetzeko aukerak eman ditu. Eta autonomia erkidego osoko udalerrietan bulego sarea zabaltzen ari den aldi berean, BIRTUOSSek living lab bat garatu du Bilboko TorreUrizarren, Europako proiektu honen aurrerapenak probatzeko saiakuntza-banku gisa erabili baita.

Bideo berri honek herritarren bulegoen eta lanen egungo egoera jasotzen du. Hainbat astez grabaketak egin ziren TorreUrizarren (Bilbo); Aramotzen (Durango); Altzan (Donostia); Trintxerpen (Pasaia); Basaundi Bailaran (Lasarte-Oria); Peñucasen (Abanto); Santa Teresan (Arrasate); Txontan (Eibar); Zaramagan (Gasteiz); Otxarkoagan (Bilbo) eta Vista Alegren (Sestao).

Bideoa lehen aldiz aurkeztu du Ana Telleria Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendako zuzendariak Madrilen, EU Peersen bileran. Etxebizitzak Berritzeko Zerbitzu Integratuekin (IHRS) lotutako plataforma europar bat da EU Peers, eta haren helburua da etxebizitzetako energia-berrikuntzaren tasa nabarmen handitzea leihatila bakarrak indartuz eta zabalduz.

Eusko Jaurlaritzarekin batera, Europako proiektuak partzuergo publiko-pribatu bat du, honako hauek osatua: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Bilboko Udal Etxebizitzak (VVMM), Ingurumeneko (Aclima), Eraikuntzako (Build: Inn) eta Ezagutza eta Teknologiako (GAIA) klusterrak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) CAVIAR ikerketa-taldea, EDE Fundazioa, Cíclica kooperatiba (deskarbonizazio-estrategietan aditua), finantzaketan (GNE Finance), komunikazioan (Gabineteseis) eta Europako gaietan (Zabala Innovation) adituak diren enpresak, eta Europako esparruko bi erakunde, hala nola Fedarene (Energiarako Agentzien eta Eskualdeen Europako Federazioa) eta Espainiako Eraikuntza Jasangarrirako Kontseilua (GBCe).

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo