Europako bost eskualde hautatu dira Opengela eredua errepikatzeko
- Kroazia, Espainia eta Errumaniako bost erakunde aukeratu dituzte Opengela eredua dagozkien eskualdeetara eramateko.
- 2022ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean bost hautatuak Euskadira iritsiko dira Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzo pilotuak bertatik bertara bisitatzera.
FEDARENEk, Energia eta Ingurumenerako Agentzia eta Eskualdeen Europako Federazioak, joan den urrian egindako deialdiaren ondorioz, Europako bost eskualde- eta toki-agintari hautatu dira, bederatzi hautagairen artetik (Errumanian bat, Kroazian bi eta Espainian beste bi), Opengela eredua beren lurraldeetara esportatu dezaten. Horietako bakoitza bere lurraldean etxebizitza berritzeko proiektuetan murgilduta dago dagoeneko, edo proiektu horiei ekitea du hurrengo helburu.
Ildo horretatik, ekimenak Euskadiko bi auzo pilotutan garatzen ari den Opengela ereduaren gakoak ezagutzeko aukera emango die hautatutako eskualdeei: Txontan (Eibar) eta Otxarkoagan (Bilbo). Horretarako, 2022ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean aipatutako bi auzoak bisitatuko dituzte, beren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko eta eredu hori beren proiektuetara transferitu ahal izateko, Europa osoan zehar Opengelas sare bat sortuz.
Aukeratuetako bat Sighetu Marmatiei udalerria izan da, Errumanian. Gaur egun, udalerriaren irisgarritasuna eta eremu batzuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea helburu duen proiektu batean murgilduta dago, euri-urak drainatzeko sare berri bat eta estolderia sare bat ezarriz, besteak beste.
Errumaniari Kroaziako bi eskualde gehitu zaizkio. Lehenengoa Medjimurje konderria da, hiru hiri eta 22 udalerri hartzen dituena. Bertan, MENEA eskualdeko energia-agentziak energia- eta klima-gaietan aholkularitza-zentro gisa jarduten du, eta, gaur egun, zerbitzuak zabaltzeko prozesu bat garatzen ari da. Prozesu horren helburua etxea berritzeko zerbitzu bat lankidetzan integratzea da, eta finantza-iraunkortasuna bermatzea.
Bigarrenak Varazdin, Koprivnica-Krizevci eta Virovitica-Podravina konderriak hartzen ditu, eta REA Norte energiaren eskualdeko agentzia etxebizitza berritzearekin lotutako kontsultak eta orientazio teknikoa ematen hasi da. Hala ere, alderdi finantzarioari eta herritarrek toki/eskualde mailan bultzatutako leihatila bakarraren eredu berritzailea ezartzeko moduari buruzko gaiei heltzeko ideiak bilatzen dituzte.
Hautatutako azken bi eskualdeak Espainian daude, Extremaduran eta Lleidan. Extremaduran, AGENEX energia-agentziak, dagoeneko INNOVATE edo HousEEnvest bezalako proiektu europarretan parte hartu duenak, ideiak eta esperientziak bilatzen ditu etxebizitza sozialari heldu ahal izateko, jabeak proiektuan inplikatzeko modua topatzeko. Horrez gain, finantza-tresna jasangarriak bilatzen ari da.
Lleidan, bestalde, urtebeteko epean, eraikitako parkearen portaera energetikoa hobetzeko leihatila bakarreko berritze-bulego bat diseinatu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu du udalerriak. Horretarako, oztopo nagusiak gainditzeko tresnak garatu nahi dituzte, hala nola ezjakintasuna, interes falta edo finantzaketa, hiriko trantsizio energetikoa bizkortzeko.
Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera
Otxar Opengela
Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo).
Telefono zenbakia: 946 85 19 32
Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu
Txonta Opengela
Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)
Telefono zenbakia: 688 77 97 37
Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus
Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra |
Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra |