BIRTUOSS proiektu europarrak gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloko hainbat ekimen jarriko ditu abian, eta, horien eraginkortasuna frogatzeko, Bilboko Irala auzoko Torreurizar Taldea erabiliko du proba-eremu gisa. Haren opengelak hainbat formula izango ditu, eta auzotarrekin elkarlanean lan egingo du, etorkizunean eredu hori Euskadiko, Espainiako eta Europako beste hiri batzuetan errepikatu ahal izateko.
Berritasuna hauxe da: eraikinak zaharberritzeko lanekin batera, langabezian luzaroan dauden 12 pertsonentzat 12 hilabeteko enplegu eta prestakuntza plan bat garatu da. Digitalizazioaren eta energia-eraginkortasunaren arloan prestakuntza jasoko dute, ondoren auzoko beste pertsona batzuei prestakuntza eta informazioa emateko xedearekin. Horrela, administrazio elektronikoarekin duten harremana hobetuko da eta energia-fakturak optimizatuko dira.
Gainera, Torreurizarko 9 lokaletako jarduera komertziala berreskuratzeko programak gauzatuko dira.
Informazio gehiago: https://opengela.eus/auzoak-eus