Irlanda, Frantzia, Italia eta Austriarekin ikasten eta partekatzen
Europako beste leihatila bakar batzuekin esperientziak partekatzea hasieratik izan da Opengela proiektuaren DNAn doan helburuetako bat. Europar Batasunak babestutako iniziatiba denez, kontinentean garatu diren antzeko esperientziekin –bai finkatutako proiektuekin, bai iniziatiba berriekin- jakintzaren hartu-emana proiektu honen lehentasunetako bat izan da: besteengandik ikasi eta esperientziak partekatu