Opengela programari lotutako auzo-bulegoek hainbat gairen inguruko informazioa ematea dute helburu: eskatu daitezkeen laguntza publikoak, auzoteria berritze-lanak suposatzen duten agiriak, erreformak egingo dituzten enpresak eta profesionalen kontratazioa, energia-eraginkortasuna eta eraikinen irisgarritasuna eta atzean inor ez uzteko finantziazio-tresnen sorkuntza. Hori guztia Opengelako bulegoek egiten dute eta jadanik zabalik daude.
Txontako (Eibar) eta Otxarkoagako (Bilbo) bi esperientzia pilotuak martxan daude eta leihatila bakarra bezala lan egiten dute, bi auzoak artatuz.
Bulegoak eraikinen berrikuntzaren prozesuan parte hartzen duten sektoreetako profesionalez eta enpresez ere arduratzen dira. Lanak gutxienezko kalitate estandarrekin egin daitezen bermatzea da helburu, baita kudeaketa ahalik eta errazen egitea ere.
Pandemia dela eta, bulegoek osasun neurri bereziak bermatzen dituzte. Otxarkoagan, Bilbon, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bertan bost eraikinetan ari dira lanak egiten, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza.
Txontako auzoan ere, Eibarren, berrikuntza ematen ari da energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuneko irizpideekin. Egitasmo pilotuak 221 etxebizitza eta 17 ataritan parte-hartzea suposatzen du.
Otxar Opengela Pau Casals hiribidearen 16. zenbakian dago kokaturik, auzoko metro-sarbidearen aurrean. 946 851 932 telefonoan edo otxaropengela@vvmm.bilbao.eus posta elektronikoan ere artatzen du.
Txonta Opengela Txonta kalean dago, 3. zenbakian, eta publikoa 688 779 737 telefonoan eta txontabulegoa@eibar.eus posta elektronikoan artatzen du.
Aurretiko hitzordua pandemiara moldatzeko
Pandemia Txonta eta Otxarkoagako esperientzia pilotuak martxan jartzeko oztopo izan da, baina ez du haien irekiera eragotzi. Bai Bilboko bulegoko hiru pertsonek bai Txonta Opengelako arduradunak interesa duten pertsonak artatzen dituzte hiri-berroneratze prozesuan. Hala ere, osasun-protokoloak errespetatu behar dira eta, Otxarkoagako kasuan, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Telefonoz deitu edo posta elektroniko bat idaztearekin nahikoa da bi bulegoekin data hitzartzeko.