Opengela EBren 2021eko Energia Jasangarriaren Astean

Opengela EBren 2021eko Energia Jasangarriaren Astean

  • Opengelak, Europako beste proiektu batzuekin batera, ‘Hiria Berroneratzea Europa Hegoaldean: gizartean eragin handia duen berreskuratze-tresna’ jardunaldian parte hartuko du urriaren 19an.
  • Housing Europek antolatutako jardunaldia online izango da, eta Espainiako eta Italiako hiri-berroneratze proiektuak hartuko ditu bere baitan, horien artean, Opengela eta AGREE Euskaditik.
  • Saioa Europar Batasuneko Energia Iraunkorraren Astearen parte da, eta urrian egingo da, ‘2030erantz: Europako energia-sistemaren birmoldaketa’ izenburupean.
Hiri-berroneratzeak funtsezko eginkizuna du – eta izango du – Europako energia-politiketan. Eta horiek orientatzeko, arrakasta-kasuetara jo behar da, ondorengo proiektuetarako gida eta esperientzia frogatuak izan daitezen. Datorren urrian Energia Iraunkorraren Astea (EU Sustainable Energy Week 2021, EUSEW) antolatuko da eta Opengela programaren parte izango da. “Hiria Berroneratzea Europa Hegoaldean: gizartean eragin handia duen berreskuratze-tresna” jardunaldian parte hartuko du. Ekitaldia online egingo da urriaren 19an eta Housing Europek (Etxebizitza Publiko, Kooperatibo eta Sozialen Europako Federazioak) antolatu du. Hiri-berroneratzearen alderdi multifazetikoak Europako panoramara eraman nahi ditu, bereziki azpimarratuz berroneratze-proiektuek – egun Next Generation EUtik datozen Europako Funtsek sustatzen dituztenek – Europa hegoaldeko herrialdeetan izan dezaketen gizarte-inpaktu sakona, pandemiak eragin suntsitzaileenak izan baititu herrialde horietan. Opengelako ordezkariez gain, Espainiako eta Italiako hiri-berroneratzeari buruzko Europako beste proiektu batzuk ere izango ditu. Aribidean dauden benetako adibide horien bidez, erakutsi nahi da eraikitako ingurunean eta auzoen eraldaketan zentratutako esku-hartze holistikoek trantsizio energetiko bidezkoa eta inklusiboa kataliza dezaketela. Euskadiko hiria birgaitzeko eta berroneratzeko bi esperientzia ezagutu ahal izango dira: Opengela eta AGREE, Eusko Jaurlaritza buru duen proiektua. Kataluniako EuroPACE ekimena eta Balearretako Regenerate ekimena ere bertan izango dira. Italiako beste bi proiektuk ere parte hartuko dute: sharing Cities eta Innovate. Parte hartzaileen artean, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria eta Opengela proiektuaren koordinatzailea izango dira. Hizlari izango dira, halaber, Julien Dijol, Housing Europe-ko idazkariorde nagusia; Adrian Joyce (Renovate Europe), Cecilia Hugony (Teicos Group), Patricia Molina, Tecnaliako ikertzaile nagusia (AGREEren izenean); Andoni Hidalgo (Opengelaren ordezkaria), Sofia Salardi (Mantovako Udalekoa eta Innovateko kidea), Mart Jacobs (GNE Finance, EuroPACEko kidea) eta Eugenio Morello, Hirigintza Plangintzako irakaslea Milango Politeknikoan. Behetik gora doazen ekimenak Jardunaldiak EBren estrategia eta ekintza politikoei behetik gorako ekimenekin laguntzeko beharra jartzen du mahai gainean. Horrela, erakutsi nahi da Aurrera egitea posible dela eta eraldaketa modu iraunkorrean gerta daitekeela, herritarrak tartean sartuz eta inor atzean utzi gabe. Parte hartzen duten proiektuak funtsezkoak izango dira hori frogatzeko, eta horretarako gobernantza- eta kudeaketa-soluzioak, finantzaketa-soluzio berritzaileak eta herritarren parte-hartze inklusiboa sustatzeko elkarrekin hedatutako sorkuntza-mekanismoak izango dituzte ardatz. Jardunaldia EU Sustainable Energy Week 2021 (EUSEW) programaren barruan dago. Europako Batzordeak antolatu du, eta 2021eko urriaren 11tik 21era egingo da, EUSEW 2021 konferentzia nagusiaren atariko gisa. Konferentzia hori urriaren 25etik 28ra izango da, eta honako gaia du ardatz nagusitzat: “2030erantz: Europako energia-sistemaren birmoldaketa”.  
Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Otxar Opengelak birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen kudeaketari buruzko ikastaroa hartuko du bere baitan

Otxar Opengelak birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen kudeaketari buruzko ikastaroa hartuko du bere baitan

  • Azaroan eta abenduan, auzo bilbotarreko bulegoa profesionalak alderdi teknikoetan eta antolakuntzakoetan prestatzeko gune bihurtuko da, hiria birgaitzeko eta berroneratzeko proiektuei ekiteko erramintak izan ditzaten.
  • Ikastaro hau Opengela programari estuki lotuta dago; izan ere, haren helburu nagusia da hurbileko bulego teknikoetako eta kudeaketa-bulegoetako kideak modu transbertsalean eta holistikoan prestatzea, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoko auzo kalteberak artatuko baitituzte.
  • Ikastaroak 17 plaza ditu, eta urriaren 14a baino lehen izena eman ahal izango dute administrazio publikoko profesionalek eta unibertsitate-titulua duten pertsonek.

IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak) antolatutako ‘Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen kudeaketa’ ikastaroak Otxar Opengela erabiliko du egoitza gisa azaroan eta abenduan. Bi hilabete horietan, prestakuntza integrala eta integratua eskainiko zaie administrazio publikoko profesionalei eta unibertsitate-titulua duten pertsonei.

IVAPeko eta EVETUko (Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskolako) hizlariek profesionalek diziplina horretan duten zeregin teknikoari eta antolakuntzari buruzko jakintza zabala lortzeko gakoak azalduko dituzte. Helburua auzoak birgaitzeko edozein lan egiteko gai izatea da, edozein eskalatan dela ere.

Hori horrela, proposamenen plangintza teknikoari buruzko alderdiak landuko dira, bai eta onuradunen parte-hartzea, kudeaketa-prozesuak edo finantza-bideragarritasuna ere. Hori guztia arau- eta administrazio-esparruen arabera egingo da (Europakoa, Estatukoa, autonomikoa, tokikoa), bai eta birgaitzea egin daitekeen eskala guztietara aplikatuta ere (auzoa, eraikuntza-multzo homogeneoa, eraikina edo horien multzoa).

Ignacio de la Puertak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak; eta Gerardo Ruiz Palomequek, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle titularrak eta hiri-birgaitze eta -berroneratzean adituak, elkarlanean zuzentzen dute ikastaro hau. Azaroaren 2an hasiko da, bien artean emango duten jardunaldi batean, non esparru kontzeptual bat ezarriko duten Europa eta lurralde mailan.

Hainbat diziplinatako profesionalek, hala nola abokatuek, soziologoek, arkitektoek, ingeniariek edo langile teknikoek, beren esperientzietatik jasotako ezagutza ikasleen eskura jarriko dute metodologia teoriko-praktiko baten bidez, non benetako adibideetan oinarritutako eztabaida eta azalpenak nagusituko diren. Hala, ikasturtean zehar, hirigintzaren eta birgaitzearen inguruko gaiak landuko dira eskualde- eta toki-mailan, bai eta birgaitze-proiektuak modu integralean, interaktiboan eta aldi berean gauzatzeko gako teknikoak ere.

Izena emateko epea urriaren 14an amaituko da eta hiru modu daude matrikula egiteko: batetik, Eusko Jaurlaritzako langileak, auto-matrikulazio bidez; bestetik, toki- eta foru-administrazioetako langileak, beren erakundeko prestakuntza-koordinatzailearen bidez; eta, azkenik, profesionalek, lizentziadunek eta/edo graduatuek eskabidea beteta bidali beharko dute evetu@ivap.eus helbidera.

Ikastaro hau Opengela programari estuki lotuta dago; izan ere, haren helburu nagusia da hurbileko bulego teknikoetako eta kudeaketa-bulegoetako kideak modu transbertsalean eta holistikoan prestatzea, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoko auzo kalteberak artatuko baitituzte.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Zure eskualdean etxea berritzeko zerbitzu integrala

Zure eskualdean etxea berritzeko zerbitzu integrala

Opengela Euskadin berrikuntza integraleko zerbitzua da. Proiektuak ekonomikoki bideragarria den negozio-eredu bat erabiltzen du, herritarren parte-hartze aktiboa eta finantza-tresna berritzaile bat barne hartzen dituena. Horrek bermatzen du berrikuntza-zerbitzua egokia izatea kaltebera den biztanleriarentzat.

Urteetan garatu eta 6 auzo pilotu martxan jarri ondoren, Opengela modeloa prest dago Euskal Autonomia Erkidegoan ez ezik, Espainiako eta Europako beste leku batzuetan ere erreplikatzeko.

Deialdi honekin, proiektuak Europa osoko 5 eskualde eta hiri gonbidatzen ditu Euskadira etor daitezen, bulego pilotuek nola funtzionatzen duten ikusteko eta Opengela eredutik beren lurraldean erreplika dezaketena eramateko.

Nortzuk? Deialdia irekita dago etxebizitzak berritzeko zerbitzu integratua garatu nahi duten eta eskualdearen hiri-berroneratzean eragina izan dezaketen eskualdeko edo tokiko energia-agentzientzat edo Europako agintari publikoentzat.

Zer? Parte-hartzaileek 2 eguneko bisita izango dute Euskal Autonomia Erkidegora, Opengela modeloak nola funtzionatzen duen ikusteko.

¿Nola? Galdetegiari 2021eko urriaren 31 baino lehen erantzunez, informazio zehatz eta osoarekin. Ingelesezko eskaerak bakarrik ebaluatuko dira.

ESKAERAK

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

EHAEO Gipuzkoak bisita egingo du Otxarkoaga eta Txontara, Arkitekturaren Munduko Eguna dela eta

EHAEO Gipuzkoak bisita egingo du Otxarkoaga eta Txontara, Arkitekturaren Munduko Eguna dela eta

Urriaren lehen astelehenean Arkitekturaren Munduko Eguna dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO), Gipuzkoako ordezkaritzan, programa bat prestatu du, eraikinak birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen garrantzia nabarmentzeko. Ekitaldi nagusi gisa, Otxarkoagako (Bilbo) eta Txontako (Eibar) Opengeletara bisita gidatua antolatu du urriaren 4rako. Auzoko bulego horiek auzokoei laguntzen diete eraikinak birgaitzeko prozesu osoan.  

Gipuzkoako EHAEOk bere kide guztiak gonbidatu ditu autobusez egingo den txango honetara. Donostiatik abiatuko da eta Bilbora eta Eibarrera iritsiko da. Lehen helmuga Otxarkoaga auzoa izango da. Bertan, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak eta Claudia Pennese Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordekideak ongietorria egingo diete bertaratutakoei, eta Europako Opengela proiektua zertan datzan azalduko dute.  

Proiektua aurkeztu eta auzoko bulegoek nola funtzionatzen duten azaldu ondoren, Otxarkoaga bisitatuko dute. Bazkalostean, Eibarrera joango dira, Txontako Opengela ezagutzera. Parte hartzea guztiz doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik Gipuzkoako EHAEOren webgunean izena ematea. 

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Hiri-berroneratzeko Europako beste proiektu batzuekin partekatutako jardunbide egokiak jaso ditu Opengelak dokumentu batean

Hiri-berroneratzeko Europako beste proiektu batzuekin partekatutako jardunbide egokiak jaso ditu Opengelak dokumentu batean

2019an abian jarri zenetik, Opengela hiri-berroneratzeko proiektuaren lehentasunenen artean informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea dago, Europan leihatila bakarreko bulegoak – One-Stop-shops (OSS) – ezartzen ari diren antzeko ereduekin hain zuzen ere.

Orain arte, Europako hiru herrialdetako lau ekimenekin trukeak egin dira: Tipperary Energy Agency (Irlanda), Ille-de-France Énergies eta Picardie PASS-Amiens (Frantzia), Sharing Cities-Milan (Italia) eta Renobooster – Viena (Austria). Gainera, Opengelak harreman estua du beste bi ekimenekin, hurbiltasun geografiko eta operatiboa dutelako: AGREE, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren gidaritzapean, eta INNOVATE proiektua. Lan hori guztia ‘Jardunbide egokiak Europan: ikasitako irakaspenak’ dokumentuan jasotzen da. Bertan, egindako kontaktuak eta lortutako ondorioak zehazten dira.

Lehen bisita Irlandako Tipperary Energy Agencyra egin zen. Bertan, Opengelak OSS fisikoaren hasierako faseko proiektu gisa duen esperientzia eskaini zuen, baita tokiko jardueraren ikuspegi bat ere, Irlandako agentziak bulego birtual gisa duen eredua osatzeko. Lehen topaketa horren ondoren, beste bi bisita antolatu ziren Europako proiektu liderretara, zehazki, Frantzian, barrutiko bulegoen garapenari dagokionez: Picardie-PASS eta de France Énergies.

2020ko martxoan hasi zen pandemiaren ondorioz, geldiarazi egin ziren Europako ‘Peer-to-Peer’ jarduera osatzeko estrategikoak diren bi OSSekin aurreratutako bisita-planak: Sharing Cities proiektua (Milan) eta Renobooster proiektua (Viena). Kontaktuan jarraitzeko asmoz, Opengelak ‘Covid-19: Hiri-berroneratzea, bidezko berreskuratze berde eta sozialerako leihatila bakarreko bulegoak’ izeneko mintegia antolatu zuen 2020ko maiatzaren 12an, nazioarteko OSSren beste bost proiekturen parte-hartzearekin: sharing Cities (Milan, Italia), EuroPACE (Espainia), RenoBooster (Viena, Austria), SuperHomes (Irlanda) eta Orfée (Frantzia).

EASMEko (Enpresa Txiki eta Ertainentzako Europako Batzordearen Agentzia) ordezkariek moderatu zuten ekitaldia, eta 26 herrialde eta 4 kontinentetako 180 parte-hartzaile baino gehiagok jarraitu zuten. Helburua ‘ideia-zaparrada’ kolektiboa sustatzea izan zen, hiri-berroneratzeko tokiko proiektuetan Covid-19ren krisiak eragindako egoerari nola aurre egin azaltzeko.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

REGENERATE Illes Balears egitasmoak Opengela bisitatu du Euskadin dagoen eraikinen birgaitze-prozesu integrala ezagutzeko

REGENERATE Illes Balears egitasmoak Opengela bisitatu du Euskadin dagoen eraikinen birgaitze-prozesu integrala ezagutzeko

REGENERATE Illes Balears elkarteko ordezkariek Otxar Opengela bisitatu dute

  • Bilbon ospatu den jardunaldi tekniko bikoitz batean, bi europar proiektuek esperientziak eta praktika onak trukatu dituzte hiri-berroneratze zerbitzuetan aplikatzeko asmoz.

Euskadin Opengelan lan egiten emandako bi urteei esker irabazitako esperientziak REGENERATE Illes Balears proiekturako inspirazio bezala balio izan du. Horrek berriki bere etxebizitza birgaitze-programa hasi du Menorcan, Palma Mallorcakoan eta Ibizan. Bi egitasmoen kideak, Europar Komisioak finantziatutak daudenak, Bilbon uztailaren 20an eta 21ean ospatutako jardunaldi tekniko bikoitza batean batu ziren, non hiri-berroneratze arloko esperientziak eta praktika onak trukatu zituzten.

Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udal Etxebizitzak, Debegesa eta Lasarte-Oriako Udalarekin batera, bisita honen anfitrioiak izan ziren, non hitzaldi ezberdinak egon ziren Opengela programaren alderdi teknikoak eta sozioekonomikoak jorratzeko. Ukitutako gaien artean, finantziazioari buruz GNE aritu zen, Opengelako kidea eta REGENERATE proiektua ere koordinatzen duena. Izan ere, Borja Gumuziok helburuetako bat familia zaurgarrien etxebizitzen birgaitze-energetikoaren %100 finantziatzea zela azaldu zuen.

Gainera, Opengelako ordezkariek Cristina Gómez, Menorcako Okupazio, Etxebizitza eta Kooperazio Lokalaren sailburu irlatarra, eta Josep Maria Rigo, Palma Mallorcakoako Udalaren Etxebizitza zuzendari nagusia, bi bisitetan lagundu zituzten: lehenengoa, Otxarkoagako (Bilbo) auzo-bulegora, eta bigarrena, Basaundiko auzo-bulegora, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) auzo bat, non udalak Opengelaren antzeko proiektu bat bultzatzen ari den.

Otxar Opengelan, ordezkari balearrek zuzenean ezagutu zituzten 16 atari eta 240 etxebizitzetan garatzen ari diren hiri-berroneratze zerbitzuak, auzoteriari arreta, izapide administratiboak, profesionalekin harremana eta dirulaguntzen bideraketa barneratzen dituztenak. Lasarte-Orian, David Mateos-ek ordezkari balearrak hartu zituen, bigarren alkateordea eta Udalaren Zerbitzu Publikoen zinegotzia. Mateos-ek Basaundiko gertuko bulegotik eskaintzen den zerbitzua aurkeztu zuen, eta zoladura publikoa birgaitzeko egiten ari diren lanak ere bisitatu zituzten.

Opengela eta REGENERATE, bi europar egitasmo helburu bakar batekin: hiri-berroneratzea

Opengela proiektua 2019an jarri zen abian, Horizon 2020 eta Europar Batasunaren laguntzarekin, 1,7 milioi eurorekin. Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda sailak buruturik, Opengelak hirien bizi-kalitatea hobetzea du helburu, berroneratzearen bidez. Auzo-bulegoak sortzean datza, non, leihatila bakarra bezala lan eginez, auzoteria bere eraikinen birgaitze-prozesu osoan zehar laguntzen duten. Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) bi proiektu pilotuak izan dira, eta eredua beste lekutan erreplikatzeko prozesua jadanik hasi da.

Bere aldetik, REGENERATE Illes Balears proiektua Europar Komisioaren laguntza ere badu, Horizon 2020aren bidez. Bi milioi euro eman dizkio, etxebizitza parkearen berroneratzea bultzatzeko programa bat garatzeko asmoz, aldaketa klimatikoari aurre egin, irisgarritasun unibertsala erraztu eta hiritarren konfort-a handitzeko asmoz.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengela egitasmo europarra aurrera doa eraikinak birgaitzen Otxarkoagan

Opengela egitasmo europarra aurrera doa eraikinak birgaitzen Otxarkoagan

Miguel de los Toyos y Jon Bilbao

Miguel de los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea, eta Jon Bilbao, Bilboko Etxebizitza Saileko zinegotzi eta Udal Etxebizitzen presidentea Otxar Opengelan

    • Lurralde Plangintza sailburuordeak eta Etxebizitza zinegotziak auzo-bulegoa bisitatu dute lanen jarraipena egiteko. Distritu bilbotarra gizarterako jasangarria den eko-auzo batean bilakatzean datza, ehun asoziatiboaren inplikazio zuzenarekin.
    • Otxar Opengela bulegoan, birgaituko diren bost erakinetatik lauren jabeekin bilerak hasi dira, eta kutsoak eta tailerrak egiteko espazio bat ere badu.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda sailburuordeak, Miguel de los Toyos, eta Bilboko Etxebizitza zinegotziak eta Udal Etxebizitzen lehendakariak, Jon Bilbao, astearte honetan, ekainaren 29an, Otxarkoagan hiri-birsorkuntza eta eraikinen birgaitzerako martxan dagoen Opengela egitasmoaren jarraipen-bisita egin zuten. Bilera Otxar Opengelan izan zen, baita iniziatibaren parte diren eraikinetan.

Auzo bilbotarra, Eibarrekin batera, auzo-bulego bat abian jarri den pilotuetako bat da, auzoteria bere eraikinen birgaitze-prozesu osoan laguntzeko asmoarekin. Bertan, arduradunek jabe-komunitateak artatzen dituzte, lanen kontratazioa, dirulaguntza publikoen kudeaketa, finantziaziora sarbidea, energia-eraginkortasunaren hobekuntza edo irisgarritasuna bezalako jardueratan. Auzo-bulegoen eredua beste euskal udalerritan erreplikatzen hasi da.

Otxar Opengela bost blokeetatik hiruren egoiliarrekin topaketa-lekua izaten ari da, birgaitze-lanak hasteko beharrezkoak diren ekintzak koordinatzeko. Zehazki, honako blokeak dira: Txotena kaleko 18-24 zenbakiak, Larrakoetxe kaleko 1 zenbakia eta Txotena kaleko 12-16 zenbakiak. Bi lehenengoetan lanak jadanik hasi dira, Txotena kaleko 12-16 zenbakiak lizitazio fasean dauden bitartean.

Eraikin hauen auzokoei asistentzia eta aholkularitza eskaintzeko asmoz, Otxar Opengela artatzen duten pertsonek haiekin harremanetan jarri dira jadanik, eta lanak garatzeko xehetasunak aurreratu dizkiete inplikatutako bost eraikinetatik lauri.

Zehazki, urte honetan zehar, bulegoak zazpi auzoko-bilera hartu ditu bere baitan, hartu beharreko erabakietan aholkua emateko asmoz. Otxar Opengelako aholkulariek banako-kudeaketak ere egiten dituzte auzoko bakoitzarekin, barnealdeko akaberak edo zalantza edo erreklamazioak konpontzeko. Gainera, telefonoz artatzen dituzte lanen etorkizunari buruzko zalantzak. Horien eginkizunen artean finantziazioari buruzko orientazioa eta banako dirulaguntza publikoen izapidea ere badaude.

Bulegoa hiri-birgaitzearen gaineko ikerkuntzarako espazio bat ere badu, non eragile publiko eta pribatuek parte-hartzen duten. Erabilera anitzeko areto hauetan, jadanik, hiri-birgaitzeari buruzko hainbat kurtso eta tailer egin dira, baita enplegutasun-anezkak ere. Izan ere, bi kurtso eta hiru tailer bertan izan dira, baita Euskal Autonomia Erkidegoko auzo-bulegoen koordinazio bilerak ere, Otxar Opengela aukeratu dutenak sesio hauek egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda sailburuordeak, Miguel de los Toyos, Opengelaren eginkizuna balioztatu du birgaitze prozesu osoan. “Auzokoei laguntzazkoa zaien leihatila bakarra da -azpimarratu du-, baita orientatzen dituena, eta bai arlo teknikoan bai administratiboan laguntzen die”. Otxarkoagako egitasmoaren anbizioa ere nabarmendu du, “ez baita espazio publikoen eta etxebizitzen berrikuntzara mugatzen, baizik eta auzoaren suspertze integrala ere planteatzen du, arlo ekonomikoa, enplegutasuna eta kohesio soziala kontuan hartuz”.

Ekintza anitz

Distrituan hiri-birgaitzea eta energia-eraginkortasunarekin lotura duten ekintza anitz jarri dira martxan, ehun-asoziatiboaren partaidetzarekin. Orain Otxar izenpeko iniziatiba baten testuinguruan, helburua Otxarkoaga gizarterako jasangarria den eko-auzo batean bilakatzea da. Hirian egiten den mota honetako lehenengo esperientzia da, erakundeen kolaboraziari eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak hiri-birgaitzearen alde egin duten  apustuari esker.

Bilboko Udalaren Etxebizitza zinegotziak eta Udal Etxebizitzen lehendakariak, Jon Bilbao, aipatu zuen arabera, “proiektuaren birgaitze-planan dauden bost eraikinetatik, bi errendimendu osoan garatzen ari dira, eta F merkataritza-gunearen birmoldaketa ere bukatu egin da, laster ekintza soziokulturalak bere baitan hartzeko. Energia-autokontsumo mankomunitatearen diseinuan ere lan egiten ari gara, auzokideek eguzki-plaken instalaziotik etorritako soberakin energetikoa aprobetxatzea ahalbidetuko duena”.

Ekintza nabarmenena energia-eraginkortasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren arabera egingo den bost eraikinen birgaitzea da. Guztira, beste jabeei proposatzen ari zaien interbentzioa hiru kaletako (Irumineta, Txotena eta Larrakoetxe) 16 ataritan banatutako 240 etxebizitzari eragingo die. Lan honi 2017ra arte Bilboko lau eraikinetako 228 etxebizitzatan egin zena gehituko zaio.

Hori guztia beste egitasmo europar batekin konplementatzen da, PV Adapt deritzona eta eraikinetan integratutako eguzki-energia fotovoltaiko sistema berri bat aplikatzea duena helburu. Sorkuntza berriko panelak diseinatu eta frogatzea du ardatz, eta Otxar Opengela bulegoan, F merkataritza-bulegoan eta birgaituko den eraikuntza batean instalatuko direnak. Panelak, elektrizitatea sortzeaz gain, isolatzaileak dira eta etxaurretarako akabera bezala balio dute.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

“Opengela beste hiri-ingurune batzuetarako erreferentzia izatea eta beste ekimen batzuen inspirazioa izatea espero dut”

Elkarrizketa- Miguel de los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea

“Opengela beste hiri-ingurune batzuetarako erreferentzia izatea eta beste ekimen batzuen inspirazioa izatea espero dut”

Miguel de los Toyos, viceconsejero de Planificación Territorial y Agenda Urbana del Gobierno Vasco

Miguel de los Toyos, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea

Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea bihurtu zen joan den martxoan, Eibarko alkate kargua, 2008tik, utzi ondoren. Beraz, Opengela proiektuari buruz duen ezagutza osoa da, bai udalaren ikuspegitik, bai egungo erantzukizunetik.

Elkarrizketa honetan, Eusko Jaurlaritzako sailak koordinatutako proiektuaren inguruan duen ikuspuntua ematen du. Proiektuak auzo-bulegoak ezartzen ditu hiria berroneratzeko prozesuei ekiteko, eta Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatzen du. Otxarkoaga (Bilbon) eta Txonta (Eibar) pilotuak dira, eta dagoeneko hasi da eredua beste leku batzuetan errepikatzeko prozesua.

Opengela proiektua gertutik ezagutzen duzu. Erakundeen arteko eta auzokoen arteko koordinazio-maila handia eskatzen du. Hasi eta bi urtera, nola kalifikatzen duzu proiektua?

Proiektuak hiru oinarri ditu, eta ezin da bat bera ere alde batera utzi: Eusko Jaurlaritza, sustatzaile gisa; udalak, konpromiso serio eta konbentzitua behar dutenak; eta auzo-komunitateak. Horrek esan nahi du aldez aurreko lana, informazioa ematekoa eta konpromisoa erakustekoa, luzea eta progresiboa dela. Beraz, ikusi ahal dena, hau da, erreformak, proiektuaren azken fasean egiten dira, baina horrek ez du esan nahi aurretik landu ez denik. Denbora asko eman behar da azkenean proiektuak aurrera egin dezan eta oinarrietan indarra izan dezan. Une honetan, oinarri horiek finkatuta daude eta orain eraikina nola hazten den ikusiko dugu.

Europako Itun Berdearen barruan, ‘Berriztatze olatuaren’ aldeko apustu handia egin da Europan, pandemiaren ondoren ekonomia bultzatzeko eragile nagusietako bat den aldetik. Nola egokitzen da Opengela proiektua testuinguru horretan?

Opengela, hasiera batean, bat dator nazioarteko, Europako, nazioko eta Euskal Herriko politika publiko guztiekin. 2015ean, Nazio Batuek 17 Garapen Jasangarriko Helburuak ezarri zituzten, eta horietan 11.a hiri jasangarriak dira. Opengela GJH horren gauzatzearen adibide praktikoa da. Orain hiru trantsizio aipatzen dira eta guztiak Opengelan ematen dira. Ekologikoa: Opengelak eraginkortasun energetikoa eta 2050erako deskarbonizazioa bilatzen ditu, hau da, irisgarritasuna. Trantsizio digitalean, energia-komunitateak, kontsumoen digitalizazioa eta mugikortasun elektrikoa sortzen dira. Eta trantsizio soziala eta demografikoa. Hiria berroneratzeko proiektua da, eta ingurunea ez ezik (eraikinak, kaleak, plazak) pertsonak ere kontuan hartzen ditu. Prestakuntza, enplegua eta pertsona ahulen babesa lantzen ditu. Opengelak dioenez, Itun Berdearekin bat dator hasieratik, ituna bera existitu aurretik.

Hiria berroneratzeko proiektu ugari daude Espainian eta Europan. Zerk bereizten du Opengela?

Proiektu honek ikuspegi holistikoa du, zeharkakoa. Hiri-ingurunea identifikatu da, ez Jaurlaritzak bakarrik, baita udalek ere. Eta alderdi soziala funtsezkoa da, auzo ahuletan jarduten delako.

Europako proiektu honen arrakasta eredua Bilbotik eta Eibartik haratago egiteko aukeraren araberakoa izango da. Badira beste udalerri batzuk eredu bera aplikatzeko lehen urratsak ematen ari direnak. Nola doa prozesu hori?

Proiektuarekin bat egin zuten bi udalerriei, Bilbori eta Eibarri, beste bi gehitu zaizkie: Lasarte eta Durango. Eta, laster, Pasaia ere partaide izango da. Lan asko egin da, eta orain aurrera egiten dugu, hiri-berroneratze moduan emaitzak lortzeko. Horretan ari gara enbrioi-fasean. Aldi berean, Bizkaiko beste lau udal sartzen ari gara Opengelan: Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena eta Santurtzi. Beren inguruneetan jarduteko moduari buruzko hausnarketetan, hiri-berroneratzea proiektu estrategiko gisa identifikatu dute. Gauza bera gertatzen da Arabako beste eskualde batean, Aiaraldean. Horrek erakusten du hiri-berroneratze integralaren interesa. Laster Europatik funts gehigarriak jasoko ditugu eta, hiria berroneratzeko proiektuak bultzatzeko, 70 udalerri baino gehiagoren eta 110 ekimen baino gehiagoren interes estrategikoa jaso dugu. Oraindik garapen-fasean dauden bi udalerritako esperientzia pilotu batetik, Opengelak berez erakarri du antzeko diagnostikoa duten beste udalerri batzuen interesa. Arrakasta horrek Europako proiektu honetara aurkeztean aukera ona hartu genuela erakusten du. Aurrerapauso bat eman genuen, eta beste batzuk urrats egokia zela berretsi dute.

Zure ustez, zein da proiektuari ekiteko zailtasun nagusia?

Udaletik bizi izan dut proiektu honen zatirik handiena, alkate gisa. Opengelaren konplexutasun nagusia ideiak bateratzea eta proiektuan parte hartzen duten komunitate eta pertsona guztiei haiekin bizi-kalitatea nola hobetuko duten ikusaraztea da. Eusko Jaurlaritzak lehen azalpen-lana egiten du udaletan, eta, gero, udalek egiten dute lan bera auzokoekin. Prozesu geldoa da, progresiboa. 16 etxebizitzako komunitate bati igogailua jartzeko erabakia hartzea luzea bada, pentsa 200 etxebizitzako komunitate bat dagoela inguru kaltebera batean. Ados jarri behar dira. Pedagogia eta aukera bistaratzea, agian konplexua dena baina, zalantzarik gabe, ezinbestekoa dena.

Funtsezkoa da hiri-berroneratzeko prozesuak auzotarren partehartzearekin egitea. Zuk kalean bertan entzun dituzu pertsonen kezkak. Nola antzeman dela uste duzu proiektua?

Pertsonen artean desberdintasunak ohikoak dira. Komunitate batzuek kezka bat dute eta beren beharrak antzeman dituzte: igogailua, fatxada konpontzea… Kasu horretan, errazagoa da hurbiltzea, eta laguntzaile bihurtzen zara. Beste komunitate batzuek ez dute behar hori antzeman, eta nolabaiteko eszeptizismoa dute. Hasierako konfiantza falta, auzoko proiektuak aurrera ateratzen direla ikusten duten heinean, eraikinak arrakastaz eraberritzen direla ikusten dute, eta horrek hurbilen bizi direnen egunerokotasunean duen eragin positiboa errazago gainditzen da.

Opengelaren proiekzio europarra ukaezina da. Zergatik aztertu beharko lukete Europar Batasuneko beste leku batzuk Euskadin hiri-berroneratzeari dagokionez garatzen ari den prozesua?

Denok ikasi behar dugu guztiengandik. Beste leku batzuetan arreta jarri dugu. Baina, nire ustez, hemen irakasteko ekimenak baditugu. Ziurrenik, denei ez die balioko, herrialde eta udalerri bakoitzak bere izaera duelako. Baina egon daitezke balio dieten aldagaiak. Opengelak duen birtualtasunik handiena, alde batetik, 2050erako lortu nahi ditugun hiriekin eta urte horretara iritsi arte egin nahi dugun bidearekin lerrokatuta dagoela da. Eta, bestetik, proiektuaren zeharkakotasuna. Intelektualki oso ondo arntolatuta dago. Ez dugu guk esaten, baizik eta beste agenteek, Hiri Agendaren Ministeriotik eta bertaratzen garen nazioko eta nazioarteko foroetan. Orain auzo ahuletara eramaten ari gara, eta errealitate bat bihurtzen ari da. Espero dut beste hiri-ingurune batzuetarako erreferentzia izatea eta beste ekimen batzuk inspiratzea.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Lehenengo aldamioak auzoetan

Lehenengo aldamioak auzoetan

Opengela proiektuaren oinarria hiri-berroneratzea da, eta, zehazki, eraikinak birgaitzea. Txontan, Eibarren, eta Otxarkoagan, Bilbon, lanak aurrera doaz programara gehitu diren komunitateetan. Lehen lanak abian dira, pandemiak prozesua zaildu duen arren.

Otxarkoagan, proiektuak 16 atari eta 240 etxebizitza hartzen ditu, eta lanak aurrera doaz 108 etxebizitza hartzen dituzten 5 ataritan: Txotena 18, 20, 22 eta 24, eta Larrakoetxe 1.

Txotena kalean, lanak martxan daude, aldamioak ikusten baitira. Baina, horrez gain, era guztietako zeregin espezializatuak garatzen ari dira: instalazio termikoak eta energia berriztagarriak, itxitura termikoak…

Bulegoaren eta auzotarren arteko harremana etengabea da, obrekin edo leihoak aldatzearekin lotutako kontsulta mota guztiekin.

Larrakoetxe 1en egikaritze-proiektua amaitu da. Bertan, auzoko bulegoak parte hartu du obraren pleguak berrikusten, eskaintzak ebaluatzen eta obra gauzatzeko eraikuntza-enpresa hautatzen.
Iazko ekainean, Txontan, bulegoak auzotarrekiko harremana berrezarri zuen, pandemiaren ondorioz hartu behar diren segurtasun neurri zorrotzak betez. Eta lanak aurrea doaz.

Guztira, Opengela proiektuak 17 ataritako 221 etxebizitzatan du eragina. Eraikinik aurreratuenak Txonta 36, 38 eta 40 dira, baita Txonta 2 ere, 67 etxebizitza guztira, eta dagoeneko lanen amaiera bideratzen ari dira. Txonta 3n lanak hasi dira eta urtebeteko epean amaitzea espero da.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengelak bere hiri-berroneratze programa Euskadi osoan erreplikatzeko oinarriak finkatu ditu

Opengelak bere hiri-berroneratze programa Euskadi osoan erreplikatzeko oinarriak finkatu ditu

Opengela eredua edozein hiritan erreplikatu ahal izateko, beharrezkoa da hurbileko bulegoen funtzionamendu-oinarriak finkatzea, eta bulego bakoitzak, auzo bakoitzaren berezitasunetatik haratago, behar komun batzuen inguruan antolatzea. Hori dela eta, Europako proiektu honek ‘Liburu Zuri’ bat sortu du, abian jartzen diren bulegoak kudeatzeko oinarrizko printzipioak laburbiltzeko.

Dokumentuaren oinarria da Euskadiko etxebizitza parkeak -1960 urtea baino lehen eraikitako % 53- eredu jasangarri baterako trantsizioari aurre egin behar diola, eta ez soilik energetikoki. ‘Euskal Autonomia Erkidegoan eraikitako etxebizitza parkearen interbentzio-beharren diagnostikoa’ren arabera, biztanleriaren % 25,85 zaurgarritasun egoera larri edo oso larrian dago, eta horrek premiazkoa egiten du ingurumenaren fokua ez ezik herritarren bizi-kalitatearena ere izango duen plan bat aktibatzea.

Hori da, hain zuzen ere, Opengelaren helburua, Euskadiko etxebizitza-parkearen jasangarritasunerantz aurrera egitea, gizartean, ekonomian eta ingurumenean izan dezakeen eragina azpimarratuz. Hori dela eta, proiektu estrategikotzat jotzen da, eta guztiz bat dator ‘Euskadi Basque Country 2030’ Estrategian zehaztutako helburuekin. Estrategia horrek trantsizio energetikoa ez ezik, Eusko Jaurlaritzaren ekintzetara eramateko konpromisoa hartzen duen Garapen Jasangarriko Helburuen jomuga zehatz ugari ere bultzatzen ditu. Gainera, Opengelaren garapena guztiz bat dator ‘Bultzatu 2050 – Euskadiko Hiri Agendaren’ jarraibideekin.

Opengela eredua barruti-bulegoen inplementazioan oinarritzen da. Bulego horiek auzoak leheneratzeko prozesuak bateratzen dituzte, auzotarrei arreta eskainiz eta inplikatutako gainerako kolektiboak koordinatuz. Opengelak Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoetako bi proiektu pilotu ditu abiapuntu, eta autonomia-erkidego osoan erreplikagarria izatea du helburu. Horretarako, beste lurralde batzuetara eskalagarritasuna erraztuko duten jarraibideak ezartzen ditu.

Proiektuak errendimendu ona izateak bulegoak auzoan egiten duen jardueraren emaitzak, eraikinen birgaitze integrala, etxebizitzen erosotasuna hobetzea eta bertan bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzea dakar, bai eta inbertsioaren zuzeneko eragina tokiko jarduera ekonomikoaren garapenean. Inpaktua neurtzeko, monitorizazio-tresna bat behar da, bulegoa planteatzen den auzoan proiektuak duen errendimendu-adierazleak definituko dituena, bai eta inpaktu sozioekonomikoaren, ingurumenaren eta hiriaren inpaktuaren adierazleak ere.
Halaber, bulegoaren kudeaketaren emaitzak neurtuko dira, bai eta proiektuan parte hartzen duten profesional eta enpresenak ere, eta herritarrek beren auzoaren hobekuntzan duten parte-hartzea ere neurtuko da. Auzoko bulegoek edo One-Stop-Shopsek (OSS) lagundu eta dinamizatuko dituzte errehabilitazio-prozesuak, eta horietan egingo da jarduketa horiek neurtzeko eta gainbegiratzeko lana. Horretarako, ildo komun batzuk ezarri dira, lan hori errazteko.

Bost esku-hartze arlo eta hiru koordinazio-maila

Emaitza positiboak lortzen diren jakitea ahalbidetuko duten adierazleek bost dimentsio jorratuko dituzte: eraikuntza (efizientzia energetiko edo konfort handiagoari dagokionez), hiri-ingurunea eta ingurumen-hobekuntza (zarata txikiagoa, segurtasun handiagoa, irisgarritasuna…), dimentsio soziodemografikoa (ahulezia sozial txikiagoa edo zerbitzu publiko hobeak), sozioekonomikoa (enplegagarritasun handiagoa, etxeko energia-kostu txikiagoak…) eta auzoko bulegoaren kudeaketa (laguntzen kudeaketa, finantzaketa, birgaitze-prozesuaren ezagutza…).

Emaitzak bermatzeko, beharrezkoa da kudeaketa-egitura bateratua, hierarkizatua eta eskualde-mailan planifikatua izatea, eta, aldi berean, egitura horren garapena malgua izatea. Egitura honen izaera bateratua hiru osagaitan oinarrituko da: kontzeptuala, finantzarioa eta teknikoa. Horretarako, maila globaleko kudeaketa-tresna bat eratu behar da, finantza-ekarpenen banaketa, jarduketen programazioa, esku hartzeko irizpideak eta prozedurak eta hainbat eremutan planteatutako helburuen betetze-mailaren jarraipena koordinatu eta kontrolatuko dituena.

Horretarako, Opengela ereduak hiru mailatako hierarkizazioa planteatzen du. Lehenik eta behin, Programaren Erakunde Kudeatzaile (PEK) bat arduratuko da barrutiko tokiko bulegoak koordinatzeaz, eta Euskadin ezartzen den Hiria Birgaitzeko eta/edo Berroneratzeko Plana garatuko du. Tokian-tokian, komeni bada, Tokiko Erakunde Kudeatzaileen Sarea (TEK) eratuko da, eta PKEek koordinatu eta zuzenduko du. Azkenik, Birgaitze Eremu bakoitzean komeni da Arloko Erakunde Kudeatzaileak (AEK) sortzea, bereziki eremu horiek tamaina handia dutenean.

PEKak izaera publiko-pribatua izango du, eta tresna horren bidez, eskualdeko organo eskudunak bere birgaitze-politikak praktikan jarriko ditu, eska daitezkeen enpresekin eta finantza-bitarteko pribatuekin koordinatuta. Gainera, horrelako jarduerak garatzen ibilbide luzea duten profesionalez osatutako Aditu Talde Tekniko (ATT) baten laguntza izango du.

ATTen helburuetako bat izango da bulegoetako kideei helaraztea beren lanerako ezartzen diren jarraibideak, edo eskualde-mailan diseinatutako estrategietatik eratortzen direnak. Diziplina anitzekoa izango da, ezarritako ildoetara egokitua, eta, adibidez, arkitekturako, ingeniaritzako, administrazioko, gizarte-hezkuntzako… profesionalek osatuko dute. Bulegoei laguntza eskainiko die honako zereginetan: inplikatutako eragileek prozesua hobeto ulertzeko informazio-orriak egiten, langileen profilak eta funtzioak ezartzen, eta horiek kontratatzeko irizpideak eta baremoak ezartzen.

Programaren nukleo aktiboa bulegoak dira. Tresna horren bidez, erakunde kudeatzaileek erraztasun guztiak eman diezazkiekete birgaikuntzaren onuradunei eta jarduketetan parte hartzen duten gainerako eragileei, kasuan kasuko eremuan esku-hartzea posible eta erakargarria izan dadin. Horrela, izapide burokratikoak minimizatzen dira eta prozesu osoan laguntzen zaie.

Opengela ereduaren funtzionamenduaren oinarri guztiak ‘White Book’ (Liburu Zuri) batean jasotzen dira. Dokumentuak Euskadin hurrengo auzo-bulegoak ezartzeko gida gisa balio du.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube