BIRTUOSSen ondarea, Opengelaren webgunean eskuragarri

BIRTUOSSen hiru urte, Layman's Report txostenean laburbilduta

  • Biltegi digital berriak beste lurralde batzuetan hiri-birgaitzea eta –berroneratzea sustatzeko tresnakbaliabideak eta ezagutzak biltzen ditu. 

BIRTUOSS proiektuan garatutako ezagutzak, tresnak eta baliabideak dagoeneko ikusgai daude Opengela webgunean integratutako biltegi digitalaren bidez. Plataforma hori sortu da ezagutza zabaltzeko helburuarekin, eta Opengela eredua ezartzeko edo egokitzeko interesa duten administrazioei, gertuko bulegoei, erakunde espezializatuei eta bizilagun-komunitateei laguntzeko.

Proiektuan zehar sortutako dokumentazio teknikoa, protokoloak, tresnak, dibulgazio-materialak, ikus-entzunezko baliabideak eta dokumentu estrategikoak jasotzen ditu biltegiak. Eduki guztiak hiri-birgaitze eta -berroneratze integratuko prozesuetan kontsulta eta aplikazio praktikoa errazteko antolatu dira.

Bilaketa hobetzeko, baliabideak prozesuaren fasearen, eduki motaren eta xede duten erabiltzailearen profilaren arabera sailkatuta daude. Gainera, plataforma euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri.

Material horiek guztiak Opengelaren webguneko “Dokumentazioa” atalean irakur eta deskarga daitezke. Gune berezi bat prestatu da BIRTUOSSek sortutako ezagutza mantentzeko eta partekatzeko, bai eta pertsonetan oinarritutako hiri-berroneratzeko ereduak irudikatzen eta ezartzen laguntzeko ere.

Opengelaren webgunean biltegia integratzeak, gainera, proiektuaren emaitzen jarraipena eta eskuragarritasuna bermatzen ditu, proiektuaren amaieratik harago, eta ikasteko eta partekatzeko gune bat bermatzen du auzoak berritzen eta eraldatzen diharduten eragileentzat.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK

BIRTUOSSen hiru urte, Layman’s Report txostenean laburbilduta

BIRTUOSSen hiru urte, Layman's Report txostenean laburbilduta

BIRTUOSS proiektu europarrak bere Layman’s Report argitaratu du, proiektuak iraun duen hiru urteetan zehar lortu diren helburu, ekintza eta emaitza nagusiak modu argi eta ulergarrian laburbiltzen dituen dibulgazio-dokumentua.

Txostenak BIRTUOSSen ibilbidea eta Opengela ereduaren bilakaera aurkezten ditu. Eredu horrek laguntza integrala eskaintzen die komunitateei eta familiei auzoak birgaitzeko eta berroneratzeko prozesuetan.

Formatu sinple eta bisual baten bidez, proiektuan zehar garatutako esperientzia nagusiak, lortutako emaitzak eta egindako lanetik ateratako ikaskuntzak jasotzen ditu. Hurbileko bulegoek hiria berroneratzeko prozesuak errazteko eta laguntzeko tresna gisa duten potentzialtasunean ere jartzen du arreta dokumentuak.

BIRTUOSSek, Europako Batzordearen LIFE programaren laguntzarekin garatuak, Opengela ereduaren sendotze eta hedatzean aurrera egitea ahalbidetu du, Otxarkoagan eta Txontan garatutako esperientzia pilotuetatik abiatuta eta ikuspegi hau Euskadiko auzo berrietara zabalduz.

Dokumentua hemen kontsultatu dezakezu.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK

BIRTUOSS proiektuak hurbileko bulegoak sustatzen jarraitzeko aurrerapenak eta ikaskuntzak jasotzen ditu bere amaierako txostenean

BIRTUOSS proiektuak hurbileko bulegoak sustatzen jarraitzeko aurrerapenak eta ikaskuntzak jasotzen ditu bere amaierako txostenean

Europako BIRTUOSS proiektua, azken hiru urteetan Euskadin hiria berroneratzeko Opengela eredua garatzen eta hedatzen lan egin duena, amaierara iritsi da bere azken txostena argitaratuz.

Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu: proiektuan zehar lortutako aurrerapen nagusiak, proiektua ezartzean ikasitako ikasgaiak eta hurbiltasuneko bulegoen eredua sendotzera eta zabaltzen jarraitzera bideratutako gomendio batzuk, auzoen birgaitzea eta berroneratzea sustatzeko tresna gisa.

Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar) bi esperientzia piloturekin hasi zena, Europako HIROSS4all proiektuaren esparruan, bilakaera bat izan du, eta 28 auzotan 25 hurbiltasun-bulego dituen sare bat eratu du, Opengelaren papera indartuz, birgaitze-prozesuetan komunitateei eta familiei laguntzeko gune gisa.

BIRTUOSSen zehar, proiektuko 14 bazkideek, Europako Batzordearen LIFE programaren laguntzarekin, ereduaren transferentzian eta sendotzean lan egin dute, hiri-berroneratzearekin lotutako alderdi tekniko, sozial, finantzario eta administratiboak landuz.

Azken txostenak, halaber, lortutako emaitzak aztertzen ditu, eta gomendioak ematen ditu bulego mota horiek ezartzen jarraitzeko, bai Euskadin, bai Espainiako eta Europako beste lurralde batzuetan. Bere ondorioen artean, hiritarrei akonpainamendu integrala eskaintzeko eta hiri-berroneratze prozesuetan parte hartzen duten eragile ezberdinak koordinatzeko gai diren hurbiltasun egiturak izatearen garrantzia nabarmentzen du.

Txosten hau argitaratuta, BIRTUOSSek hiru urteko lanaren etapa ixten du, eta emaitza gisa eredu finkatu bat eta ikaskuntza eta proposamen multzo bat uzten ditu, hiri-berroneratze irisgarriago, koordinatuago eta pertsonengan zentratuago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.