Bilboko Udal Etxebizitzak saritu dute Otxarkoagako hiri berroneratzeko proiektuarengatik

Bilboko Udal Etxebizitzak saritu dute Otxarkoagako hiri berroneratzeko proiektuarengatik

  • Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) praktika hauek aitortzen ditu sari horiekin: eraikuntza berria, etxebizitza sozialen kudeaketa, ingurumenaren kudeaketa, birgaikuntza eta zerbitzu publikoak.
  • Sari-banaketako ekitaldia atzo egin zen Sevillan.
  • Orain Otxar proiektua esperientzia pilotu bat da, proba gisara egingo dena, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste auzo ahul batzuetan antzeko konponbideak ezartzeko.

Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) saria eman dio Bilboko Udal Etxebizitzak-i, Otxarkoaga auzoaren hiri errehabilitazioko eta birgaikuntzako proiektuarengatik.

Eraikuntza berriko, etxebizitza sozialen kudeaketako, ingurumen-kudeaketaren, birgaikuntzaren eta zerbitzu publikoen arloko praktikarik onenen 2020ko AVS sariak banatzeko ekitaldia Sevillan egin zen atzo, urriak 28. Udal Etxebizitzen lana aitortzen duen saria Eider Bilbao zuzendariak jaso zuen.

Epaimahaiak Orain Otxar proiektuan erabilitako bi adierazle mota azpimarratu ditu: batetik, etxebizitzetan, ekipamenduetan eta zerbitzu berrietan egindako jarduketekin lotutakoak, eta, bestetik, adierazle berritzaileagoak, hala nola, generoarekin, pobrezia energetikoaren prebentzioarekin, negozio berriekin, jarduera sozialekin eta prestakuntza eta enpleguaren sustapenarekin zerikusia dutenak.

Orain Otxar proiektua esperientzia pilotu bat da, proba gisara egingo dena, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste auzo ahul batzuetan antzeko konponbideak ezartzeko.

Orain Otxar izeneko ekimen horren helburua da Otxarkoagan jardutea, sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzeko, elkartegintzako sarearen inplikazio zuzenarekin. Aurrekontua 7 milioi eurokoa da, lau urtetan gauzatzekoa. Horrelako aurreneko esperientzia da gure urian; eta erakundeen arteko elkarlanaren eta, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak-ek batera hirigintza arloko biziberritzearen alde egin izanaren emaitza dugu esperientzia.

Proiektuaren jarduketa garrantzitsuenetako bat da bost eraikin birgaitzea da, efizientzia energetikoaren eta irisgarritasun unibertsalaren irizpideen arabera. Guztira, gainerako jabeei proposatzen ari zaien esku-hartzeak auzoko 240 etxebizitzari eragiten die, 16 ataritan eta hiru kaletan daudenak (Irumineta, Txotena eta Larrakoetxe).

Gainera, Orain Otxar proiektuak Europa mailako beste bat ere hartzen du barruan. Opengela du izena, eta auzo-bulegoak martxan jartzean datza, auzotarrei laguntzeko eraikinak birgaitzeko prozesu osoan. Esperientzia pilotu gisa, Otxar Opengela sortu da, jabeen erkidegoei laguntzeko obrak kontratatzen, laguntza publikoak kudeatzen, finantzaketa eskuratzen, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzen.

 

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Ignacio de la Puerta: “Higiezinen sektorean esku hartzea interesatzen zaigu, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko”

Ignacio de la Puerta: “Higiezinen sektorean esku hartzea interesatzen zaigu, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko”

Visita UIPI a la Otxar Opengela
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendari eta Opengelako koordinatzaileak Euskadin garatzen ari den hiri-berroneratze proiektua aurkeztu zuen Jabeen Nazioarteko Elkartearen (UIPI) aurrean.
  • Villasuso Jauregian (Gasteiz) egindako jardunaldian erakundeetako ordezkariak bildu ziren, eta Europan, Estatuan eta tokian energia-eraginkortasunean oinarritutako araudiei eta laguntza-planei dagokienez zer espero den azaldu zuten.
  • Gainera, Otxarkoagan (Bilbo) egiten den proiektu pilotuaren birgaitze-lanak bisitatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Higiezinen sektorea birgaitzea eta eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea da Europar Batasunaren helburuetako bat. Horretarako, hainbat erregelamendu eta finantza-laguntzako sistema jarri ditu martxan, hala nola Next Generation funtsak. Jabeen Nazioarteko Elkarteak (UIPI) antolatutako ‘Euskal jabeak on board’ jardunaldiak erakundeetako ordezkariak bildu zituen urriaren 28an Gasteizen eta Bilbon, eraginkortasun energetikoan zentratutako erregelamendu eta laguntza-planei dagokienez EB mailan, maila nazionalean eta tokikoan tokiko mailan espero dena azaltzeko.

Hizlarietako bat Ignacio de la Puerta izan zen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria. Higiezinen sektorean esku hartzeko beharra nabarmendu zuen, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko. Opengela ere aurkeztu zuen De la Puertak, gaur egun Euskadiko bost auzotan -Otxarkoagan (Bilbo), Txontan (Eibar), Aramotzen (Durango), Basaundin (Lasarte) eta Pasaian- hiri-berroneratzea sustatzeko auzo-bulegoak ezartzeko proiektua. “Opengela proiektuarekin hiri-berroneratzean herritarrei arreta integrala emateko leihatila bakarraren eredua lantzen ari gara, eredu hori Euskadi osora zabaltzeko helburuarekin”, azaldu zuen.

Opengelako koordinatzaileak Otxarkoagan eta Txontan dagoeneko funtzionatzen duten auzo-bulegoek herritarrei arreta emateko duten garrantzia ere azpimarratu zuen: “Laguntza-zerbitzua ematea da gure helburua, eta zerbitzu horretan esku-hartzeen eraginpean egongo direnen konfiantza lortzea da funtsezkoena, eta lan horien onurak zein diren erraztasunez adieraztea, energia-eraginkortasunarekin ez ezik, bizigarritasun-baldintzak hobetzearekin ere zerikusia baitute”.

Bisita Otxar Opengelara

Opengelak abian jarri dituen auzo-bulegoetan egiten den lana ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Otxarkoaga auzoko Otxar Opengela bisitatuz. Bulego horiei dagokienez, Ignacio de la Puertak funtzio anitzeko espazio gisa jarduteko duen gaitasuna nabarmendu zuen: “Espazio hori ezagutza-gune gisa ere erabiltzen dugu, eta, adibidez, ikastaroak emateko eta enplegu-aukera berriak garatzeko erabiltzen dira”.

Jardunaldia amaitzeko, Otxarkoagako eraikinak bisitatu ziren, eta bertan jadanik hasi dira birgaitzeko lanak. Bertan, Opengelak auzoko 16 atari eta 240 etxebizitzako bizilagunei arreta ematen die. Bertan, merkataritza-gune zaharra birmoldatzeari ekin zaio, eta orain arte itxita zeuden tokiko ekintzailetza-ekimenak abiarazi dira.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube