Otsailaren 16an, ostirala, jarri zen martxan Opengelaren webgune berria, BIRTUOSS proiektu europarraren informazio-iturri nagusia izango dena.
Horrela, interesdunek Opengela zer den, nori zuzenduta dagoen eta Opengela bulegorik hurbilena non dagoen kontsultatu ahal izango dute, eskura dituzten laguntzei buruzko informazioa jaso nahi badute.
Gainera, web orrian ‘Auzoak’ izeneko atala gehitu da. Atal horretan, Euskadiko hiri-berroneratzeko programa hau zabaltzen den leku guztiak agertzen dira, bakoitzari buruzko informazio nagusiarekin, lurraldeka banatuta. Guztira, 25 auzo dira eta 3.200 familia baino gehiago proiektu horren onurak lortu dituztenak. Horietako askotan, eraikinen birgaitze integralaz gain, ingurua birmoldatzeko lanak gauzatzen dira, eta herritar horientzako berariazko enplegu-planak garatzen dira.
Era berean, ‘Harremana’ atalean, ikusgarriagoa izan dadin, mapa bat gehitu da. Mapa horretan, Euskadin gaur egun dauden opengela operatibo guztiak ikus daitezke, eta, horrez gain, informazio eskuragarria egiten duten mapa-zabalgarriak kontsulta daitezke, Opengela bakoitzaren kontaktu datu nagusiekin eta arreta ordutegiekin.