Arrakastaz amaitu da Beraun auzoko bi eraikinetako 63 etxebizitzen birgaitze integrala

Agintariak Aldakoenea eraikinean

Duela bi urte hasi zen Beraungoko (Errenteria) zati baten eraldaketa, Opengela programan dauden 21 auzoetatik bat. Hala, 63 etxebizitza osorik birgaitu dira, eta espazio publikoa urbanizatu eta hobetu da. Hiri-berroneratze plan hau, Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute, auzoteriaren laguntzarekin.

Nabarmendu behar da, Eusko Jaurlaritzak adierazi duen bezala, «eragiketa osoak blokeen egitura, eraikuntza eta bizigarritasun egokitzapena bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak egitea ahalbidetu duela, eta haien eraginkortasun energetikoa hobetzeko balio izan duela, SATEaren eta fatxada aireztatuaren bidez». Era berean, espazio publikoa berritzeko eta ekipamenduak hobetzeko, bi plaza berri sortu dira Beraun kalean; mugikortasun jasangarri eta segururako moduak hobetu dira, eta igogailuak eraiki dira Juan Crisostomo, Aita Donostia eta Mauricio Ravel kaleen artean. Halaber, aparkaleku-eraikin berria eraiki da Beraun kalearen amaieran, eta lur gaineko aparkalekua frontoiaren aurrean.

Era berean, planak Aldakoenea eraikina birgaitzea ere jaso du, erabilera anitzeko udal-ekipamendu gisa erabiltzeko, herritarrei adeitasun emateko ZU! zerbitzuaren espazio bat sortuz; gizarte-zerbitzuetarako beste bat, eta, azkenik, liburutegiak herritarren erabilerarako.

Hala ere, Denis Itxaso, Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak auzora egindako bisitan zehaztu duenez, «sailak espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen du», obrak lehenbailehen amaitutzat emateko.

Hori guztia ez zen posible izango hurbiltasun bulegoaren (Opengela) laguntza eta aholkularitzarik gabe, auzotarrei eta komunitate administratzaileei, diru-laguntzak eskatu eta tramitatzeko leihatila bakar gisa funtzionatuz eta auzotarren eta administrazioaren arteko koordinazio lanak garatuz birgaitze lanak martxan jarri eta gauzatu dutenak. Izan ere, sailburuak nabarmendu du honen “funtsezko zeregina” proiektuaren kudeaketan eta laguntzan egon dela.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo