BIRTUOSSen hiru urte, Layman's Report txostenean laburbilduta

  • Biltegi digital berriak beste lurralde batzuetan hiri-birgaitzea eta –berroneratzea sustatzeko tresnakbaliabideak eta ezagutzak biltzen ditu. 

BIRTUOSS proiektuan garatutako ezagutzak, tresnak eta baliabideak dagoeneko ikusgai daude Opengela webgunean integratutako biltegi digitalaren bidez. Plataforma hori sortu da ezagutza zabaltzeko helburuarekin, eta Opengela eredua ezartzeko edo egokitzeko interesa duten administrazioei, gertuko bulegoei, erakunde espezializatuei eta bizilagun-komunitateei laguntzeko.

Proiektuan zehar sortutako dokumentazio teknikoa, protokoloak, tresnak, dibulgazio-materialak, ikus-entzunezko baliabideak eta dokumentu estrategikoak jasotzen ditu biltegiak. Eduki guztiak hiri-birgaitze eta -berroneratze integratuko prozesuetan kontsulta eta aplikazio praktikoa errazteko antolatu dira.

Bilaketa hobetzeko, baliabideak prozesuaren fasearen, eduki motaren eta xede duten erabiltzailearen profilaren arabera sailkatuta daude. Gainera, plataforma euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri.

Material horiek guztiak Opengelaren webguneko “Dokumentazioa” atalean irakur eta deskarga daitezke. Gune berezi bat prestatu da BIRTUOSSek sortutako ezagutza mantentzeko eta partekatzeko, bai eta pertsonetan oinarritutako hiri-berroneratzeko ereduak irudikatzen eta ezartzen laguntzeko ere.

Opengelaren webgunean biltegia integratzeak, gainera, proiektuaren emaitzen jarraipena eta eskuragarritasuna bermatzen ditu, proiektuaren amaieratik harago, eta ikasteko eta partekatzeko gune bat bermatzen du auzoak berritzen eta eraldatzen diharduten eragileentzat.

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo