Opengela proiektuak hiri-berroneratze eredu berriaren ezarpenaren ondorioak azalduko ditu bihar Bruselan

  • Horizon 2020 programak finantzatutako Europar proiektua duela hiru urte eta erdi hasi zen bi esperientzia pilotuekin Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoetan. 
  • Eraikinen birgaitasun prozesuan bizilagunak laguntzen dituen auzo-bulegoen sorrera arrakastatsua izan da, eta dagoeneko EAEko beste udalerri batzuetara zabaltzen hasi da.

Opengela proiektua amaitzen ari da. Horizon 2020 programak fintzatuta, hiri-berroneratze eredu berri bat bultzatu du hiru urte eta erdian zehar, eta bihar azalduko ditu honen ondorio nagusiak Eskualdeetako Komitean egingo den ekitaldi batean.

‘The power of One-Stop-Shops’ (Lehiatila bakarren boterea) tituluaren baitan, hiri-berroneratze eredu berri honen aurrerapen berriak azalduko dira. Eraikinak birgaitzeko prozesu osoan auzotarrei laguntza ematen dieten auzo-bulegoetan dago ereduaren ardatza.

Esperientza pilotu gisa bi auzoetan jardun da: Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar). Hiru urte eta erdiren ondoren, formularen arrakastak beste udalerri batzuetara hedatzea ekarri du, hala nola, Lasartera (Basaundi Bailara) eta Durangora (Aramotz), bai eta Pasaiara (Andonaegi), Abando-Zierbenara (Las Peñucas), Santurtzira (Aurora Vildósala), Trapagaranera (San Andres auzoa), Urduñara (Dolores Madaria eta Landata) eta Amurriora (Goikolarra).

Gainera, Euskadin, beste 14 auzo daude ezarpenaren lehen faseetan. Araban, Gasteizko Zaramaga auzoan lan egingo da. Bizkaian, Bilboko hiru auzo desberdinetan (Parroco Unzeta, Urizar dorrea eta Uretamendi), Bermeon (Iparragirre eta Txibitxiaga) eta Sestaon (Vista Alegre). Eta Gipuzkoan, Arrasaten (Santa Teresa auzoa), Donostian (Altza), Eibarren (Gabilondoren semeak), Elgoibarren (Sigma etxebizitzak), Errenterian (Beraun), Leaburun (Txarama), Soraluzen (Ezozia) eta Irunen.

Europa mailan, Frantziako (Picardie-Pass e Île-de-France énergies), Irlandako (Tipperary-SuperHomes), Italiako (Sharing Cities – Milán) eta Austriako (RecoBooster – Viena) bestelako “One-Stop-Shop”-ekin esperientziak elkarbanatzeaz gain, bestelako lekuetan ere interesa sortu du hiri-berroneratze proiektuak. Horren adibide dira Kroaziako bi eskualde (alde batetik Medjimurje eta bestetik Varazdin, Koprivinca-Krizevci eta Virovitica-Podravina konderriak), Poloniako bat (Mazovia), Greziako bat (Salonica), Espainiako Extremadura eta Asturias, eta hiru konderrietan kokatutako erakunde irlandar bat (Carlow, Kilkenny eta Wexford). Horiek guztiek Opengelako auzo pilotuak bisitatu dituzte eredua errepikatzeko ideiarekin.

Biharko jardunaldian Marta Martínek, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkariak, eta proiektuaren buru den eta Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria den Ignacio de la Puertak parte hartuko dute. Gainera, Txari Vallejok (Bilboko Udal Etxebizitzak) eta Ibon Irazolak (Debegesa) parte hartuko dute, bi proiektu pilotuen garapena azaltzeko.

Jarduera egokien bestelako kasuak ezagutzeko tartea ere egongo da, hala nola, AGREE (Eusko Jaurlaritzak burututako proiektua), ComAct eta Renowatt. Jardunaldiaren bigarren zatian Julien Dijol eta Sorcha Edwards (Housing Europe), Amélie Ancelle (Energy-Cities) eta Martin Eibl (CINEA-Comisión Europea) arituko dira.

2019ko maiatzetik

Lankidetza publiko-pribatuaren adibide den Opengela proiektu europarra 2019ko maiatzean abiatu zen. Eusko Jaurlaritzaz gain, beste erakunde publiko batzuek parte hartu dute honetan, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Bilboko Udal Etxebizitzak eta Debegesa esaterako. Bai eta Europa mailako bi erakunde (FEDARENE eta Housing Europe) eta finantzaketan (GNE Finance), komunikazioan (Gabineteseis) eta Europako gaietan (Zabala). espezializatutako enpresak.

 

OPENGELA NEWSLETTER

JASO ITZAZU OPENGELAREKIN LOTUTAKO ALBISTE GUZTIAK
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak egileenak baino ez dira, eta ez dituzte nahitaez EBrenak edo CINEArenak islatzen. Europar Batasuna eta finantzaketa-agintaritza ezin dira horien erantzuletzat jo.

OPENGELA

Harpidetza zuzena

Logo