24 langabek energia-eraginkortasunari eta teknologia berrien erabilerari buruzko prestakuntza jasoko dute. Ondoren bi alderdi horiei buruz aholkularitza eskaini ahala izango dute Bilboko Udal Etxebizitzen erabiltzaileei. Otxarkoagako Opengela izan da eskolak emateko eta ondorengo aholkularitza jorratzeko aukeratutako lekua, HIROSS4all proiektu europarraren auzo pilotuetako bat. Bertan, 238 etxebizitza dituzten bost eraikineko 15 ataritan lan egin da.
Gizarteratze eta laneratze proiektuak Bilbao Ekintzak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak koordinatu eta kudeatzen dituzte, eta Bilboko Udal Etxebizitzek laguntzen dute. Gainera, Next Generation funtsen finantziazioa jaso du.
Orain, esperientzia hori hiriko beste auzo batzuetara ere zabaldu da, eta auzo horien proiektuak Torreurizar eta Unzeta Parrokoaren Auzunea (Santutxu) biziberritzeko proiektuei lotuta daude.