Otxarkoagak eta Txontak 3,6 milioiko inbertsio pribatua sortu dute dagoeneko eraikinen birgaitze integralarekin

  • 2021ean ikusi dira Opengela proiektuaren bi auzo-bulegoen aurrerapenak: 700 pertsona baino gehiago ari dira programan parte hartzen, eta % 50 baino gehiago murriztu dira esku hartutako eraikinen CO2 isuriak.

Opengela proiektuak aurrera doa. 2019ko maiatzean hasi zen, eta, pilotu gisa jarduten duten bi auzoetako (Otxarkoaga Bilbon eta Txonta Eibarren) hiri-berroneratze prozesuan pandemiak nolabaiteko galga eragin zuen arren, 2021aren amaieran zenbait emaitza nabarmen ikus daitezke.

Proiektu horrek Europako Batzordearen finantzaketa du Horizon 2020 programaren bidez, eta hainbat helburu ezarri ditu, bai eraikinak birgaitzeko, bai energia-eraginkortasuna hobetzeko. Eta zentzu horretan, aurrerapen nabarmenak lortzen ari dira.

Une honetan, bi auzoek esku hartzen ari diren eraikinetan CO2 isurketak % 50 baino gehiago murriztea lortu da. Hala, Otxarkoagan, batez beste, % 74 murriztu da gaur egun birgaitzen ari diren lau blokeetan. Hartutako laginen arabera, Bilboko auzoan urtean 340 tona CO2 gutxiago isurtzea lortu da. Hori posible da aurrekontuen % 69,14 eraginkortasun energetikora bideratu delako (bai ekintza aktiboetan, bai pasiboetan).

Txontaren kasuan, isurketen murrizketa % 54,09koa da batez beste, eta guztira 157 tona CO2 murriztu dira jada gauzatutako proiektuetan. Gaur egun martxan dauden obrak gehituz gero, zenbatekoa 378,70 tona CO2 da urtean. Gipuzkoako auzoan, aurrekontuen % 67,60k eraginkortasun energetikoa bultzatu du zuzenean.

3,6 milioiko inbertsio pribatua

Aurrerapen horietarako, funtsezkoa da lankidetza publiko-pribatua. Erakundeen laguntzez gain, auzokideen erkidegoak ados jarri behar dira birgaitze-proiektuak aurrera ateratzeko. Alde horretatik, inbertsio pribatua garrantzitsua da. 2021aren amaierara arte, guztira 3,6 milioi euro sortu ziren bi auzoen artean: 825.438 euro Txontan eta 2,83 milioi Otxarkoagan, non jabetzaren zatirik handiena Udal Etxebizitzena den. Izan ere, Bilboko sozietate publikoaren inbertsioa gehituz gero, inbertsioa 3,92 milioi gehiago izango da.

Ildo horretan, proiektuaren azken helburua betetzear dago, 4,6 milioi euroko inbertsio pribatua lortu baitu.

Dagoeneko bi auzoetan kokatutako 22 eraikinetako 700 pertsona baino gehiago atxiki dira proiektuan. Nabarmentzekoa da lanak aurrera ateratzeko herritarren arteko adostasun handia ( % 90 Otxarkoagan eta % 88 Txontan). Horrek hobekuntza zehatzak dakartza. Esate baterako, dagoeneko adostu da birgaitzen ari diren eraikinen arotzeriaren heren bat ordeztea.

Distritu-bulegoek, Txonta Opengelak zein Otxar Opengelak, bizilagunei laguntzen diete birgaitze-prozesu osoan. Xehetasun gisa, Eibarren 143 laguntza-espediente izapidetu dira jabeen erkidegoentzat eta partikularrentzat, hainbat kasutan. Datu aipagarri gisa, egiaztatu da auzo kaltebera horrek % 3,4 hazi duela erroldatutako biztanleria 2018tik.

Otxar Opengelan, azken urtean, 600 interakzio baino gehiago erregistratu dira auzoko bulegoa kudeatzen duten pertsonen eta bizilagunen artean, birgaitze-prozesuan laguntzeko.

Azkenik, bi auzoetako hamar bat etxebizitzek Opengelaren finantzaketa espezifikoa eskatu dute, birgaitze-lanak ordaintzeko erraztasunak eskaintzen baititu.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube