Otxarkoagak eko-auzo bihurtu nahi du, autokontsumo energetikoaren Mankomunitatea abian jarrita

  • Autokontsumo partekatuari esker, F merkataritza-guneko eguzkiplakek sortutako energiaren soberakina auzoko bizilagunen arteanbanatu ahal izango da.
  • Bilboko Udal Etxebizitzen ekimena, auzoko bizilagunekin batera, eraikinak zaharberritzeko eta hiri-berroneratzeko Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da.

Otxarkoaga auzoko etxebizitza sozialetako bizilagunek eta Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko erakunde publikoak energía autokontsumoko Mankomunitatea eratu dute, eta horri esker, F merkataritza-gunean eta Txotena kalean birgaitzen ari diren bost eraikin-blokeetako batean instalatutako eguzkipanelek sortutako energia-soberakina inguruko etxebizitzen hornidura elektrikorako erabili ahal izango da.

Jon Bilbao Etxebizitzako zinegotziak eta Udal Etxebizitzen presidenteak gogorarazi duenez, ekimen hau Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua da Otxarkoaga sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzea, elkarteen sarearen inplikazioarekin. “Horrelako aurreneko esperientzia da gure urian; eta erakundeen arteko elkarlanaren eta, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak-ek batera hirigintza arloko biziberritzearen alde egin izanaren emaitza dugu esperientzia”.
Helburua da energia-ekoizpenaren % 50 merkataritza-guneari eta bertako instalazioetan kokatutako lokalei banatzea, eta gainerako % 50 inguruko atari eta etxebizitzei, 500 metrotik beherako erradioan.

Horrela, banaketak aurreikusten du eguzki-panelek sortutako soberakinetik datorren hornidura elektrikoa merkataritza-gunetik gertu dauden 9 ataritara eta Txotena eta Irumineta kaleetan dauden udal-titulartasuneko 11 etxebizitzetara banatzea. Helburua kalteberatasun-arazoak dituzten pertsonak bizi diren etxebizitza horiei jatorri berriztagarriko energia garbia ematea da.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube