Opengelaren Otxarkoagako eta Txontako proiektu pilotuak ezagutu ditu EHAEO Gipuzkoak

Gipuzkoako EHAEOko ordezkariek Otxarkoagako Otxar Opengela bisitatu dute (Bilbo)

Arkitekturaren Mundu Egunarekin batera, urriaren 4an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) ordezkariek, bere Gipuzkoako ordezkaritzan, Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoak bisitatu zituzten, Opengelak 2019an hiri-berroneratze integraleko jarduerari ekiteko erabili zituen proiektu pilotuak.

Lehenengo bisita Otxar Opengelan izan zen, eta bertan Ignacio de la Puerta, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria eta Opengelako koordinatzailea, Claudia Penesse Gipuzkoako EHAEOko kidearekin batera, bertaratutakoei harrera egin zieten. De la Puertak Opengela zertan datzan azaldu zuen. Nabarmendu zuenez, proiektu horrek “Bizilagunak lagundu nahi ditu eta aholkularitza eman nahi die birgaitze-prozesu osoan”.

Bilboko auzotik egindako ibilbidean, obrak hasi diren atari batzuk bisitatu zituzten bertaratutakoek. Guztira, 16 atari eta 240 etxebizitzatan ari dira lanean. Gainera, merkataritza-gune zaharra birmoldatzen eta orain arte hutsik zeuden lokaletan ekintzailetza-ekimenak abian jartzen hasi dira.

EHAEO Gipuzkoaren bisita Txontara (Eibar)

Arratsaldean, Opengelak Txonta kalean (Eibar) duen bulegora joan zen segizioa, 17 atari eta 221 etxebizitza birgaitzeko lanak kudeatzen diren lekua, auzoan bizi diren pertsonen parte-hartzeari lehentasuna emanez. Esther Zarrabeitiak, Debabarreneko garapen ekonomikorako sozietatearen ordezkariak, obrak eraginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren irizpideekin egiten ari direla azaldu zuen, eta bizilagunek beren etxeak berritzeko duten aukera nabarmendu zuen. Nabarmendu zuenenez: “Inoiz ez dira eman birgaitzeko bezainbeste laguntza”.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube