- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) ikastaro batean, funtzionarioei eta profesionalei zuzenduta, birgaitze integraleko kasuak azalduko dira Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar), baita Lasarte-Orian eta Durangon ere.
- Gainera, Ignacio de la Puertak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak, hiria berroneratzeko Euskadin egiten ari diren ekintzen berri eman du.
- Bestalde, Gerardo Ruiz arkitektoak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak Euskadiko auzoen hiri-berroneratze prozesuaren potentzial ekonomiko eta sozial handia azaldu zuen.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du astearte honetan, otsailak 16, Euskadiko funtzionarioei eta profesionalei zuzenduta, hiri-berroneratzearen alderdi teknikoei eta antolamenduari buruz. Eta arlo horiek ezagutarazteko Opengela proiektura jo du, Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar) bi proiektu pilotu garatzen ari baitira.
Ikastaroaren helburua hiri-berroneratzearen arloko arau- eta administrazio-esparruak eta horiek garatzeko eskalak argitzea izan da, baita arlo horretako alderdi teknikoak eta antolamendukoak ezagutzea ere.
Opengelako kideen bi elkarteko ordezkariek, Bilboko Udal Etxebizitza eta Debegesa, Otxarkoagan eta Txontan, hurrenez hurren, egiten ari diren birgaitze integraleko jarduerak azaldu dituzte. Bilboko auzoan bost eraikinetan ari dira lanean, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza. Txontaren kasuan, lanak 17 ataritako 221 etxebizitzatan egiten ari dira.
Bestalde, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak Euskadin hiri-arloan egiten ari diren jarduerak azaldu ditu, besteak beste, Opengela, hirietako bizi-kalitatea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektua..
Jardunaldian Gerardo Ruiz Palomequek ere parte hartu zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasle titularra da, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan dihardu jarduera horiek garatzen. Hitzaldian, Euskadiko auzoen hiri-berroneratzeak duen potentzial ekonomiko eta sozial handia azaldu zuen.
Txontako eta Otxarkoagako bulegoak koordinatzen dituzten Debegesa eta Bilboko Udal Etxebizitzen ordezkariez gain, Aramotz (Durango) eta Basaundi Bailara (Lasarte-Oria) auzoetan Opengela modeloa garatzen hasi diren bi bulegoetako arduradunek ere parte hartu zuten, eta egiten ari diren lana azalduz.
Jardunaldian izan dira, halaber, Aitor Vallejo soziologoa, European Research Surveyren sortzailea, eta Sonia De Gregorio arkitektoa, hiri-berroneratzeaz eta genero-ikuspegiaz hitz egin duena.