Opengela proiektuaren oinarria hiri-berroneratzea da, eta, zehazki, eraikinak birgaitzea. Txontan, Eibarren, eta Otxarkoagan, Bilbon, lanak aurrera doaz programara gehitu diren komunitateetan. Lehen lanak abian dira, pandemiak prozesua zaildu duen arren.
Otxarkoagan, proiektuak 16 atari eta 240 etxebizitza hartzen ditu, eta lanak aurrera doaz 108 etxebizitza hartzen dituzten 5 ataritan: Txotena 18, 20, 22 eta 24, eta Larrakoetxe 1.
Txotena kalean, lanak martxan daude, aldamioak ikusten baitira. Baina, horrez gain, era guztietako zeregin espezializatuak garatzen ari dira: instalazio termikoak eta energia berriztagarriak, itxitura termikoak…
Bulegoaren eta auzotarren arteko harremana etengabea da, obrekin edo leihoak aldatzearekin lotutako kontsulta mota guztiekin.
Larrakoetxe 1en egikaritze-proiektua amaitu da. Bertan, auzoko bulegoak parte hartu du obraren pleguak berrikusten, eskaintzak ebaluatzen eta obra gauzatzeko eraikuntza-enpresa hautatzen.
Iazko ekainean, Txontan, bulegoak auzotarrekiko harremana berrezarri zuen, pandemiaren ondorioz hartu behar diren segurtasun neurri zorrotzak betez. Eta lanak aurrea doaz.
Guztira, Opengela proiektuak 17 ataritako 221 etxebizitzatan du eragina. Eraikinik aurreratuenak Txonta 36, 38 eta 40 dira, baita Txonta 2 ere, 67 etxebizitza guztira, eta dagoeneko lanen amaiera bideratzen ari dira. Txonta 3n lanak hasi dira eta urtebeteko epean amaitzea espero da.