Hiri-berroneratzeko Europako beste proiektu batzuekin partekatutako jardunbide egokiak jaso ditu Opengelak dokumentu batean

2019an abian jarri zenetik, Opengela hiri-berroneratzeko proiektuaren lehentasunenen artean informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea dago, Europan leihatila bakarreko bulegoak – One-Stop-shops (OSS) – ezartzen ari diren antzeko ereduekin hain zuzen ere.

Orain arte, Europako hiru herrialdetako lau ekimenekin trukeak egin dira: Tipperary Energy Agency (Irlanda), Ille-de-France Énergies eta Picardie PASS-Amiens (Frantzia), Sharing Cities-Milan (Italia) eta Renobooster – Viena (Austria). Gainera, Opengelak harreman estua du beste bi ekimenekin, hurbiltasun geografiko eta operatiboa dutelako: AGREE, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren gidaritzapean, eta INNOVATE proiektua. Lan hori guztia ‘Jardunbide egokiak Europan: ikasitako irakaspenak’ dokumentuan jasotzen da. Bertan, egindako kontaktuak eta lortutako ondorioak zehazten dira.

Lehen bisita Irlandako Tipperary Energy Agencyra egin zen. Bertan, Opengelak OSS fisikoaren hasierako faseko proiektu gisa duen esperientzia eskaini zuen, baita tokiko jardueraren ikuspegi bat ere, Irlandako agentziak bulego birtual gisa duen eredua osatzeko. Lehen topaketa horren ondoren, beste bi bisita antolatu ziren Europako proiektu liderretara, zehazki, Frantzian, barrutiko bulegoen garapenari dagokionez: Picardie-PASS eta de France Énergies.

2020ko martxoan hasi zen pandemiaren ondorioz, geldiarazi egin ziren Europako ‘Peer-to-Peer’ jarduera osatzeko estrategikoak diren bi OSSekin aurreratutako bisita-planak: Sharing Cities proiektua (Milan) eta Renobooster proiektua (Viena). Kontaktuan jarraitzeko asmoz, Opengelak ‘Covid-19: Hiri-berroneratzea, bidezko berreskuratze berde eta sozialerako leihatila bakarreko bulegoak’ izeneko mintegia antolatu zuen 2020ko maiatzaren 12an, nazioarteko OSSren beste bost proiekturen parte-hartzearekin: sharing Cities (Milan, Italia), EuroPACE (Espainia), RenoBooster (Viena, Austria), SuperHomes (Irlanda) eta Orfée (Frantzia).

EASMEko (Enpresa Txiki eta Ertainentzako Europako Batzordearen Agentzia) ordezkariek moderatu zuten ekitaldia, eta 26 herrialde eta 4 kontinentetako 180 parte-hartzaile baino gehiagok jarraitu zuten. Helburua ‘ideia-zaparrada’ kolektiboa sustatzea izan zen, hiri-berroneratzeko tokiko proiektuetan Covid-19ren krisiak eragindako egoerari nola aurre egin azaltzeko.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube