Europako Batzordeak Opengela proiektuaren “energia aurrezpena eta pertsona ahulei laguntza ematea” balioetsi du

General assembly1

Opengelako Batzar Nagusia

  • Horizon 2020 programak finantzatutako proiektu europar honek beste zortzi hilabetez jarraituko du, 2023ko urtarrilera arte. Horrela, Otxarkoagako (Bilbo) eta Txontako (Eibar) auzo pilotuetan 460 etxebizitzako eraikinak bere birgaitze prozesua amaitu ahal izango dute.
  • CINEAk (Klimaren, Azpiegituren eta Ingurumenaren Europako Agentzia Betearazleak) Opengela proiektua aintzat hartu du “bere energia aurrezpen nabarmenagatik”, tokiko esperientziak eta enplegua sortzeagatik”, “prozesuen erreplikagarritasuna sustatzeagatik” eta “auzotar komunitate ahulei laguntza eskaintzeagatik”.

Europar Batasunak une garrantzitsua bizi du trantsizio energetiko eta ekologikoan, Ukrainaren inbasioak sortutako krisi geopolitikoaren ondorioz. Orain inoiz baino gehiago, Europako Batzordeak erabaki du Errusiako gasarekiko mendekotasuna murriztea, eta, horretarako, hainbat ekimen jarri ditu abian. Onartu berri den REPowerEU Planak edo emisioak murriztera bideratutako ‘Fit for 55’ arau-esparruak ildo hori jarraitzen dute, eta Batzordeak gure eraikinetan energia aurrezteak izan behar duen funtsezko rola azpimarratzen du: zentzu horretan, birgaitze sakoneko proiektuak lehenesten dira, energia-kontsumoaren % 60 baino gehiagoko aurrezpena eragiten dutelako.

Deskarbonizatzeko eta mendekotasun energetikoa murrizteko behar bikoitza dago egoera honetan, eta Batzordeak argi eta garbi babesten ditu Opengela bezalako proiektuak, oinarri soziala dutenak, Martin Eidlek, CINEAko Senior Project Advisoreak azaldu zuenez. Erakunde horrek horrelako proiektuak ikuskatzen dituen instituzio ofiziala da.

Opengelako Batzar Nagusian, asteartean, hilak 3, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak gidatutako partzuergoko bazkide guztiak bildu ziren, Eibl jaunak Opengelak duen eginkizuna balioetsi zuen. Proiektu horrek Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar) auzoetan bi pilotu garatzen ditu. Lau arrazoi nabarmendu zituen: batetik, proiektuan proposatzen diren “energia aurrezpen nabarmenak” aipatu zituen, esku hartutako eraikinen eraginkortasunarekin lotutako obrei esker. Bestetik, “balio-kateari emandako garrantzia” azpimarratu zuen, “tokiko esperientziak eta enplegua sortzeko”, “epe luzerako politiken” aldeko oinarri argiak direnak.

Opengelako bazkideak
Opengelako bazkideak

Hirugarrenik, bi auzo pilotuez gain erabili daitezkeen “prozesuak eta finantzazioa” azpimarratu ziren, dagoeneko EAEko beste herri batzuetan aplikatzen hasi direnak, eta Europako beste eskualde batzuen interesa piztu dutenak. Gainera, CINEAk azpimarratu du “auzokide ahulen erkidegoetan eskaini den laguntza”, alderdi oso garrantzitsua proiektuaren barruan.

Zortzi hilabeteko luzapena Horizon 2020 proiekturako

Halaber, EBk Horizon 2020 programaren bidez finantzatutako proiektua (1,7 milioi euro) hasieran aurreikusitakoak baino zortzi hilabete gehiago luzatuko dela baieztatu zuen Batzar Nagusiak. 2022ko maiatzean amaitu beharrean, Europako Batzordeak 2023ko urtarrilera arteko luzapena onartu du (finantzazio gehigarririk gabe), Txonta eta Otxarkoaga auzoetako helburu guztiak lortzeko eta obrak amaitzeko. Horietako batzuk atzeratu egin dira pandemiak eragindako zailtasunen eta hornikuntzetan izan berri den krisiaren ondorioz.

Horrek ez du esan nahi hiri-birgaitze prozesua, eta zehazki Opengela eredua bukatu dela. Izan ere, beste leku batzuetan hasi da erreplikazio-fasea. Zehazki, 10 euskal udalerri ari dira aplikatzen auzo-bulegoak eraikinetako birgaitzearekin lotutako izapide guztietarako leihatila bakar gisa ezartzean oinarritutako ekimen hau. Txontan eta Otxarkoagan proiektuak hartzen dituen 460 etxebizitzez gain, Lasarten eta Durangon kudeaketak egiten hasi dira, baita Pasaian ere, Ezkerraldean (Abato-Zierbena, Santurtzi eta Trapagaran), eta beste bi Aiarako bailaran: Urduñan eta Amurrion. Guztira 1.800 etxebizitza dira.

Europako Opengela proiektua 2019ko maiatzean hasi zen, eta lankidetza publiko-pribatuaren eredu argia da. Eusko Jaurlaritzaz gain, partzuergoan beste erakunde publiko batzuk daude, hala nola Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Bilboko Udal Etxebizitzak eta Debegesa, Europa mailako bi erakunde (FEDARENE eta Housing Europe) eta finantzaketan (GNE Finance), komunikazioan (Gabineteseis) eta Europako gaietan (Zabala) espezializatutako enpresak.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube