Eusko Jaurlaritzak 101 milioi euro jarriko ditu Euskadiko 14 auzotan hiri, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko berroneratzeari ekiteko

Eusko Jaurlaritzak 101 milioi euro jarriko ditu Euskadiko 14 auzotan hiri, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko berroneratzeari ekiteko

  • Auzoko bulegoak izango dituzte, Opengela proiektu europarraren ereduari jarraiki
  • Lurralde Plangintza Sailak 93 milioi euro jarriko ditu hiri-berroneratzearen programa zenbait auzotan zabaltzeko. Proiektu hauekin guztira 21 udalerritan hedatuko da programa
  • Lan eta Enplegu Sailak zortzi milioi euro jarriko ditu auzo horietan bertan prestakuntza eta enplegua bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 14 auzo zaurgarritan jardungo du, auzo horien hiri, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko berroneratze integralari ekiteko. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintzako sailburua auzo horiek kokatzen diren udalekin bildu dira gaur, auzo horietan abian jarriko diren planei buruz mintzatzeko. Plan horiei esker, auzo horietan energia-trantsizioa bultzatuko da, eraikinen eta etxebizitzen bizigarritasuna hobetuko da, eta biztanleen lan-munduratzea sustatuko da. Esku-hartzeen helburua izango da klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako urratsak eta gizarte-erronka berrien aurreko prestakuntza Euskadiko herritar guztiengana iristea, non bizi diren eta zer baliabide duten kontuan hartu gabe. 

Auzo berriek auzo-bulegoak izango dituzte —Opengela Europako proiektuaren ereduari jarraikiz— eta herritarrek bulego horietan kontsultatu ahal izango dute zer laguntza dauden eta nola jardun behar den etxebizitzak berritzeko irisgarritasunaren, bizigarritasunaren edo energia-efizientziaren arloan. Auzo horietako batzuetan, proiektuak aurreikusten du eraikin publikoak birgaitzea eta, hala, auzokoentzat ekipamenduak sortzea. Araban, Gasteizko Zaramaga auzoan lan egingo da; Bizkaian, Bilboko hiru auzotan (Unzeta parrokoa, Urizar dorrea eta Uretamendi), Bermeon (Iparragirre eta Txibitxiaga) eta Sestaon (Vista Alegre); eta Gipuzkoan, Arrasaten (Santa Teresa auzoa), Donostian (Altza), Eibarren (Hijos de Gabilondo), Elgoibarren (Sigma etxebizitzak), Errenterian (Beraun), Leaburun (Txarama), Soraluzen (Ezozia) eta Irunen.

Jarduketa horiek Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek 2022-2024 aldirako onartutako Inbertsio Estrategikoen Erakundearteko Planaren parte dira. Testuinguru horretan, lehentasuna izango du auzo zaurgarrietako hiri-berroneratze integralak. Eusko Jaurlaritzak sei urte baino gehiago daramatza plan horretan lanean, eta, hamabi herritako 14 auzo horiekin, guztira 21 udalerritara iritsiko da jada programa. Herri horietako ekintzei ekiteko 101 milioi euro jarriko dira; 8 milioi Lan eta Enplegu Sailak jarriko ditu eta 93 milioi Lurralde Plangintza Sailak.

Idoia Mendia Lehendakariordeak programa berriaren garrantzia nabarmendu du, “programa berria da, bultzatzen ari garen beste batzuk ez bezalakoa, baina beste horiekin guztiekin ezaugarri komun bat du, gobernu-esparru desberdinen arteko bat-etortzea, kasu honetan Eusko Jaurlaritzako bi sailen eta udalen artean”. Ildo horretatik, adierazi duenez, “erantzun berriak ematen ditu egoera berrien aurrean; kasu honetan, energia-trantsizioaren eta hiri-eraldaketaren erronkari aurre egiteko, hau da, gizarte-eraldaketaren errokari aurre egiteko”. Horrez gain, aukerak eskaintzen dizkie enplegurako zailtasunak dituzten pertsonei, profil egokiak bilatzen dituzten enpresei eta bertako biztanleentzako ingurune atsegina eta jasangarria nahi duten udalerriei.

Lan eta Enplegu Saila arduratuko da —zortzi milioi euroko hasierako aurrekontuarekin— enplegurako prest dauden eta eraikuntza-sektorearen eskakizun berrietara egokitzen diren 167 pertsonaren prestakuntzaz, kontratazioaz, orientazioaz eta laguntzaz. Esperientzia hori udalerri bakoitzeko enplegu-eskatzaileei zabalduko zaie, baina, lehentasunez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaile diren pertsonei, baldin eta proiektuan parte hartzen duten udalerrietatik 50 kilometroko erradioan bizi badira eta luzaroko langabeak badira. 

Zehazki, bi hilabetez jasoko dute berariazko prestakuntza, eta errenta bermaturako eskubidea jasotzen jarraituko dute, dagokienaren arabera. Ondoren, txandakako prestakuntzako 10 hilabeteko kontratua izango dute, azken lan-erreforman jasotako baldintzetan. Txandakako prestakuntza-kontratuetan, denboraren % 35 prestakuntzara bideratuko da eta % 65 enplegura. Jaso beharreko gutxieneko ordainsaria soldata gordin osoaren % 75 izango da. Gainera, prozesu osoan orientazio, akonpainamendu, aholkularitza eta informazio profesionala izango dute, besteren konturako lana bilatzen laguntzeko. 

Bestalde, Iñaki Arriola Lurralde Plangintzako sailburuak adierazi duenez, “udalerriek aurkeztu dizkiguten proiektuak kontutan izanda, 1.700 familia inguruk jasoko dituzte % 70 eta % 100 bitarteko dirulaguntzak, zaurgarritasun handieneko kasuetan. Dirulaguntza horiei esker, familia horiek guztiek beren etxebizitzen deskarbonizazioari aurre egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera izango dute, eta etxebizitza bizigarriagoak eta gizarte- eta ingurumen-erronka berrietara egokitutako hiri-ingurunea izango dute. Neurri horiekin, gainera, desberdinkeriari aurre egingo diogu eta gizarte-kohesio handiagoa sustatuko dugu gure herrietan eta hirietan”. 

Auzoz auzo

Arrasatek Santa Teresa auzoaren berroneratzea sustatuko du, eta, ildo horretan, eraikinen inguratzaileak, berokuntza sistemak eta irisgarritasuna hobetuko ditu (igogailuak jarriko dira eraikinetan zein espazio publikoetan). Gainera, plaka fotovoltaikoak jarriko dira autokontsumo partekatuko erkidegoen eraketan aurrera egin dadin, eta hirigunean elektromugikortasuna bultzatzeko ekipamenduak jarriko dira. Lurralde Plangintzak 7,37 milioi euro jarriko ditu proiekturako, eta 96 etxebizitzatan lan egingo dela aurreikusten da. 

Bermeok Iparragirren eta Txibitxiagan  eraikinetan lan egingo da irisgarritasun arazoak arintzeko eta birgaitze energetikoa bultzatzeko, 90 etxebizitzatan. Gainera, Kurtzio, Zarragoitxi, Itxasbegi eta Iparragirren eremu degradatutako espazio publikoetan lan egingo da, kaleetako hirigintza lanekin, irisgarritasun hobekuntzekin eta drainatze jasangarriko sistema bat sortuz, beste jarduketa batzuen artean. Lurralde Plangintzak 5,84 milioi euro jarriko ditu.

Bilbok Santutxu auzoko Unzeta Parrokoa auzogunean jardungo du, Urizar Dorrea multzoan ere jarduketak bultzatuko ditu. Izaera kultural eta historiko nabarmena duen Iralako multzoan,  eta era berean, Uretamendin hiri-berroneratzearen prozesuari hasiera emango zaio, hurbiltasuneko bulego bat ezartzearekin. Bizkaiko hiriburuko hiru auzo horietan guztira 16,53 milioi euro inbertituko ditu Lurralde Plangintzak, eta 399 etxe birgaitzea aurreikusten da. 

Eibarrek Hijos de Gabilondo etxe-fabrika ekipamendu-eraikin bihurtuko du eta haren ingurunean berdeguneak eta oinezkoentzako eremuak sortuko dira; era berean, argiteria hobetuko da. Hala, industria-ondarearen garrantzia nabarmentzearen aldeko apustua egingo da eta, aldi berean, hiri-berroneratzea bultzatuko da. Lurralde Plangintzak 4,98 milioi euroko inbertsioa egin du bertan. 

Elgoibarren, Sigma enpresak 1960ko hamarkadan bere langileentzat sustatutako izen bereko etxebizitza-auzoa hobetzeko lanak egingo dira. Horretarako, energia berriztagarriak txertatuko dira, irisgarritasun-ekintzak egingo dira —etxebizitza baterako kanpo-igogailua eta beste baterako barne-igogailua— eta balkoiak eraikiko dira. Horrez gain, inguruneari bultzada emango zaio, eta argiteria berritu, parkeak birgaitu edo trafikoa baretzeko guneak sortuko dira. Lurralde Plangintzak 3,27 milioi euroko aurrekontua du horretarako, eta 72 etxetan hobekuntzak egitea aurreikusten da. 

Errenteriak Beraungo etxebizitzen hiri-berroneratzea eta energia-eraginkortasunaren hobekuntza bultzatuko ditu. Bertan hurbiltasuneko bulegoa jarriko da, komunitateei birgaitze-prozesuetan laguntzeko. Obrak irisgarritasuna hobetzeko eta autokontsumorako energia komunitateak sortzeko ere erabili ahal izango dira. Esperientzia pilotu honetarako 3,25 milioi euroko inbertsioa egingo du Lurralde Plangintzak eta 102 etxetara iristea aurreikusten du. 

Irunek Via Irun hiria eta trenbidea berroneratzeko proiektuaren barruan, Aduana zaharraren eraikina bere hiriko gune berritzailearen …an bihurtuko du. Nabe zaharren multzo bat da hau, eraikin nagusi batekin, eta ekipamendu publiko bihurtuko dira. Horretarako, irisgarritasuna hobetzeko eta birgaitze energetikorako –inguratzailea, energia berriztagarriak- jarduketak martxan jarriko dira. Eremu horretako hiri-berroneratzeak Lurralde Plangintzaren 4,98 milioi euro jasoko ditu.

Leaburuk Txarama auzoan narriatuta egon daitezkeen eraikin eta etxebizitzen birgaitze ekojasangarria aktibatuko du, erkidego horien bizigarritasuna hobetze aldera. Horrez gain, zirkulazioa arintzeko eta bide-sarea eta errekak eta ibaiertzak leheneratzeko esku hartuko du. Lurralde Plangintzaren 1,5 milioi eurori esker, espero da bizitegi-eraikinetako jarduketak 78 familiari iristea. 

Donostiak Altza auzoaren hiri-eraldaketaren lehen faseari ekingo dio. Eraikinen energia-efizientzia hobetuko da, fatxadetan jardungo da eta plaka fotovoltaikoak ezarriko dira —energia-erkidego baterako proiektu pilotu baten bidez—.Esku-hartze horiei plazen birnaturalizaziorako azpiegitura berdeko, berrurbanizazioko eta irisgarritasuneko beste esku-hartze batzuk gehituko zaizkie. Era berean, drainatze jasangarriko sistema txertatuko da eta lurzoru kutsatuak leheneratuko dira. Lurralde Plangintzak 9,46 milioi euro jarriko ditu eta 124 etxebizitzatara iristea espero da. 

Sestaok Vista Alegre auzoan jardungo du; auzoko eraikinen energia-efizientzia (isolamendu aurreratuagoak dituzten inguratzaileak, energia berriztagarrien ekoizpena) eta irisgarritasuna hobetuko du, eta ingurunearen urbanizazioa sustatuko du, argiteria eta parkeak hobetzearen bidez, oinezkoentzako eremuak gehitzearen bidez eta drainatze-sistema jasangarriak eta auzo-mailako energia-instalazioak sortzearen bidez. Lurralde Plangintzak 4,39 milioi euro jarriko ditu eta 110 etxetara iritsiko da. 

Soraluzek Ezozia auzoan esku hartuko du; bertan, eraikinen birgaitze integrala egingo da, igogailuak jarriko dira eta ibaiaren ondoan dagoen antzinako industria-erabilerako eremu estali bat (Sapa) berreskuratuko da, herritarrek erabil dezaten. Era berean, espazio publikoan jardungo da, argiteria hobetuz eta kaleak oinezkoentzako eremu bihurtuz. Lurralde Plangintzaren inbertsioa 5,84 milioi eurokoa izango da eta 132 etxebizitzatarako hobekuntzak egitea aurreikusten da. 

Vitoria-Gasteizek Zaramaga auzoa berroneratuko du. Horretarako, parke eraikiaren birgaitze energetikoa egingo da (fatxadetarako inguratzaileak, berokuntza-sistema efizienteak, eta abar), irisgarritasuna hobetuko da (igogailuak), azpiegitura berdea handituko da eta hondar-beroa aprobetxatzen duen bero-sarea instalatzeko lehen fasea gauzatuko da. Bizikleta-bideak eta oinezkoentzako eremuak hobetuko dira eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatuko dira. Era berean, adineko pertsonentzako eguneko arretako eta ostatuko zentro bat sortzea proposatzen da, baita zaintza-zentro bat eta coworking bat ere. Halaber, udal-estalkietan plaka fotovoltaikoak eta eremu publikoan pergolak jartzea sustatuko da, etxebizitzei hein batean laga dakien. Lurralde Plangintzak 25,59 milioi euro jarriko ditu proiekturako eta hobekuntzak 500 etxe ingurura heltzea espero da, auzokideei oniritziaren baldintzarekin.  

Euskal Autonomia Erkidegoko auzo zaurgarrien hiri-berroneratze integralerako plana zabaltzeko hirugarren fasea

14 auzo horiek batzen zaizkie aurrez Euskadiko auzo zaurgarrien hiri-berroneratze integralerako lanean ari diren auzoei. Proiektua duela sei urte hasi zen Txonta (Eibar) eta Otxarkoaga (Bilbao) auzoetan sortu ziren programa pilotuekin. Auzo horietan, Europako funtsei esker, Opengela deituriko auzo-bulegoak instalatu ziren. 

Lehen ekimen horiek izandako harrera onaren ostean, beste auzo batzuk batu zitzaizkien Durangoko Aramotz auzoa, Lasarte-Oriako Basaundi-Bailara auzoa eta Pasaiako Andonaegi auzoa. Azken hilabeteotan, beste auzo batzuk bat egiten ari dira planarekin: Peñucas (Abanto-Zierbena), La Florida (Portugalete), San Andres (Trapagaran), Aurora Vildosola (Santurtzi), Landata eta Dolores Madaria (Urduña) eta Goikolarra (Amurrio). 

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Leihatila bakarren boterea, Opengelaren azken hitzaldia

Leihatila bakarren boterea, Opengelaren azken hitzaldia

Etxea berritzea jabe askok ekiteko beldur duten bidaia da. Hala ere, Europako krisi energetikoak berehala jardutera bultzatzen gaitu. Opengelak, bestelako lehiatila bakarreko programen moduan, herritarrei erakutsi die berrikuntza edonorentzat eta guztientzat izan daitekela. Horrela, Opengelak, Bilboko Otxarkoaga eta Eibarreko Txonta auzoak biziberritzen lagundu du, jarraitu beharreko hiri eta eskualde gehiago inspiratuz.

Gauza on guztien moduan, Opengela, proiektu bezala, amaitu da. Ondorioak ateratzeko eta emaitzei buruz hausnartzeko garaia da. Eta Opengelak asko du erakusteko.

Opengelako taldeak 2022ko azaroaren 17an aurkeztuko ditu emaitzak Bruselasen, eta OSSen hobekuntzaren inguruan eztabaidatuko du. Europan etxebizitzak berritzeko zerbitzu integratuen bestelako adibideak ber-aurkituko ditu bertan Opengelak.

Gai-zerrendaren proiektua:

14:00 – 14:15
Ongietorria María Ángeles Elorza Zubiriaren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoko Eskualdeetako Lantaldeko (TBC) kidea.

14:15 – 15:00
Opengelako azkenengo emaitzak
Ignacio de la Puerta, Eusko Jaurlaritza
Txari Vallejo, Bilboko udal etxebizitzak
Ibon Irazola, Debegesa

15:00 – 15:45
Europako leihatila bakarren jardunbide egokiak

15:45 – 16:00
Kafea hartzeko etenaldia

16:00 – 16:55
Nola hobetu EBko leihatila bakarrak?

Julien Dijolek moderatua, Housing Europeko Politiken zuzendaria

16:55 – 17:00
Azkenengo oharrak

Izen-ematea
Berritzearen Gailurrerako izen-ematea zabalik dago. Gorde ezazu zure lekua hemen.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

BIDEOA | Opengelak bizilagunak laguntzen ditu etxebizitzak birgaitzeko prozesuan

BIDEOA | Opengelak bizilagunak laguntzen ditu etxebizitzak birgaitzeko prozesuan

Opengela Eusko Jaurlaritzak sustatutako hiri-berroneratze proiektu bat da, Europar Batasunaren laguntza jasotzen duena, auzo-bulegoen sorreran oinarrituta. Auzo-bulegoek bizilagunak laguntzen ditu eta eraikinak birgaitzeko prozesu osoan aholkatzen ditu, hauek prozesuaren erdigunean jarriz.

Txontako (Eibar) eta Otxarkoagako (Bilbo) bulegoek bizilagunak laguntzen dituzte beren etxebizitzetako obretan.

Lanak honako hauetan zentratzen dira:

  • Irisgarritasuna hobetzea
  • Energia-eraginkortasuna hobetzea

Bizilagunek eta langileek Opengelako Youtube kontuan azaltzen dizute.

Otxar Opengela, Bilboko Otxarkoaga auzoan kokatuta.

Otxarkoagan, Bilbon, bost eraikinen gainean arituko dira lanak, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza dituztenak. Lehiatila-bakarra duen bulegoa BBK-ren ohiko haurtzaindegian dago.

Bertan beste hainbat jarduketak ere jarriko dira abian, merkataritza-zentro zaharraren berrikuntza edo ekintzailetza sustatzeko iniziatibak hutsik dauden lokaletan, esaterako.

Txonta Opengela, Eibarren kokatuta.

Txonta auzoan, Eibarren, proiektu pilotuak 17 atarietako 221 etxebizitzetan lan egiten du. Energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna ardatz duten birgaitze lanak aurreikusi dira.

 Auzo-bulegoa Txonta kaleko behe-solairu batean dago.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengelari buruz jakin beharreko guztia, euskal lehiatila bakarra

Opengelari buruz jakin beharreko guztia, euskal lehiatila bakarra

Irailaren 27an egindako Opengela Erreplikazio Tailerreko parte-hartzaileek, proiektuko kideekin eta Bilbo bisitatu zuten hainbat hirietako ordezkariekin, Opengelako erreplikazio programa elkarbanatu ahal izan zuten.

Programa honen helbura Eusko Jaurlaritzak, eta honen bazkideek, ezarri duten Opengelako lehiatila bakarra aurkeztu eta azaltzea da. Opengelak eraikinen berrikuntza energetikoa ez ezik, hiri-berroneratzea ere jorratzen du, herritar ahulenei arreta berezia eskainiz.

2022ko Martxoaren 31n, ostegunean, eta apirilaren 1ean, ostiralean, zazpi udalerrik Bilbo eta Eibar bisitatu zituzten, Otxarkoaga eta Txonta auzoetako bulego pilotuak bertatik bertara ezagutzeko. Sei hilabete geroago, erreplikatzaile hauek Bruselasera joan ziren haien Opengela ereduaren ondorioak partekatzeko.

Erreplikazio tailerrean parte-hartzaile guztiek hiri eta eskualde erreplikanteak entzuteko aukera izan zuten: Zer nolako esperientzia izan zuten, Opengelaren zein aspektuk inspiratu zituzten gehien, eta haien zonaldeek zer nolako etorkizuna izango duten azaldu zuten bertan.

Paddy Phelan (Hego-ekialdeko Energiaren Agentzia), Nina Jurinic (Medjimurjeko Energiaren Agentzia), Daniel Muñiz Domínguez (Asturiasko Printzerriko etxebizitza), Maria Karagianni (Tesalonikako Garapen Handiko Agentzia), David McCourt (Co-operative Housing Ireland) bideo-eran, eta Ewa Szulc (Mazoviako Energia Agentzia) oholtzara igo ziren beren erakundeen iruzkinak partekatzeko.

Gainera, iritziak trukatzeko aukera izan zuten Opengelako bazkideek animatutako hiru lan-saioetan. Lehenengoan, Debegesako Ibon Irazola eta Bilboko Udal Etxebizitzetako Txari Vallejok bi bulegoen funtzionamendua azaldu zuten, bai eta berrikuntzak zuzenean eragiten dituzten herritarrekin sortutako harremana.

Bigarren saioan Ignacio de la Puertak (Eusko Jaurlaritza) bestelako alderdi interesatuak inplikatzearen inguruan hitz egin zuen, finantza-erakundeak bereiziki, baina baita ere langileen prestatzaileen eta langile eskarmentudunen inguruan, berrikuntzaren kalitatea bermatzeko.

Hirugarren saioan, FEDARENEko Dominique Bourgesek eta EVEko José Ramón Lópezek efizientzia energetikoaren inguruko galderengandik haratago eraman zituzten taldeak. Irisgarritasunari eta segurtasunari buruzko galderak sorrarazi zituzten, eta auzoetan kultura-espazioak eta negozio berrien sorrera, baita mugikortasuna ere.

Arratsaldea Seamus Hoyneren eskutik amaitu zen (Tipperaryko Energiaren Agentzia). Besteak aldatzera konbentzitzeko modurik onena gure kabuz hastea dela gogoratu zuen. Antzeko OSS sistemei ekiteko konbentzituta zeudenentzat, CINEAko Martin Eiblen aurkezpena gogoraratu zuten, non eskuragarri dauden finantza-aukerak aitortu behar direla aipatu zuten.

Aurkezpenak:
Opengela: EAEko pertsonengan oinarritutako hiri-berroneratzea, Ignacio de la Puerta Rueda, Eusko Jaurlaritza.

LIFEk nola laguntzen duen inguruko eraikinak berritzen, Martin Eibl, CINEA.

 

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube