Otxarkoagak eko-auzo bihurtu nahi du, autokontsumo energetikoaren Mankomunitatea abian jarrita

Otxarkoagak eko-auzo bihurtu nahi du, autokontsumo energetikoaren Mankomunitatea abian jarrita

  • Autokontsumo partekatuari esker, F merkataritza-guneko eguzkiplakek sortutako energiaren soberakina auzoko bizilagunen arteanbanatu ahal izango da.
  • Bilboko Udal Etxebizitzen ekimena, auzoko bizilagunekin batera, eraikinak zaharberritzeko eta hiri-berroneratzeko Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da.

Otxarkoaga auzoko etxebizitza sozialetako bizilagunek eta Bilboko Udal Etxebizitzak tokiko erakunde publikoak energía autokontsumoko Mankomunitatea eratu dute, eta horri esker, F merkataritza-gunean eta Txotena kalean birgaitzen ari diren bost eraikin-blokeetako batean instalatutako eguzkipanelek sortutako energia-soberakina inguruko etxebizitzen hornidura elektrikorako erabili ahal izango da.

Jon Bilbao Etxebizitzako zinegotziak eta Udal Etxebizitzen presidenteak gogorarazi duenez, ekimen hau Orain Otxar proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua da Otxarkoaga sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzea, elkarteen sarearen inplikazioarekin. “Horrelako aurreneko esperientzia da gure urian; eta erakundeen arteko elkarlanaren eta, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak-ek batera hirigintza arloko biziberritzearen alde egin izanaren emaitza dugu esperientzia”.
Helburua da energia-ekoizpenaren % 50 merkataritza-guneari eta bertako instalazioetan kokatutako lokalei banatzea, eta gainerako % 50 inguruko atari eta etxebizitzei, 500 metrotik beherako erradioan.

Horrela, banaketak aurreikusten du eguzki-panelek sortutako soberakinetik datorren hornidura elektrikoa merkataritza-gunetik gertu dauden 9 ataritara eta Txotena eta Irumineta kaleetan dauden udal-titulartasuneko 11 etxebizitzetara banatzea. Helburua kalteberatasun-arazoak dituzten pertsonak bizi diren etxebizitza horiei jatorri berriztagarriko energia garbia ematea da.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Opengela, Euskadiko hiri-berroneratze prozesuaren adibide gisa, prestakuntza-jardunaldi batean

Opengela, Euskadiko hiri-berroneratze prozesuaren adibide gisa, prestakuntza-jardunaldi batean

Bilboko Udal Etxebizitza eta Debegesako ordezkariak beren esku-hartzean.

  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) ikastaro batean, funtzionarioei eta profesionalei zuzenduta, birgaitze integraleko kasuak azalduko dira Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar), baita Lasarte-Orian eta Durangon ere.
  • Gainera, Ignacio de la Puertak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak, hiria berroneratzeko Euskadin egiten ari diren ekintzen berri eman du.
  • Bestalde, Gerardo Ruiz arkitektoak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak Euskadiko auzoen hiri-berroneratze prozesuaren potentzial ekonomiko eta sozial handia azaldu zuen.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du astearte honetan, otsailak 16, Euskadiko funtzionarioei eta profesionalei zuzenduta, hiri-berroneratzearen alderdi teknikoei eta antolamenduari buruz. Eta arlo horiek ezagutarazteko Opengela proiektura jo du, Otxarkoagan (Bilbo) eta Txontan (Eibar) bi proiektu pilotu garatzen ari baitira.

Ikastaroaren helburua hiri-berroneratzearen arloko arau- eta administrazio-esparruak eta horiek garatzeko eskalak argitzea izan da, baita arlo horretako alderdi teknikoak eta antolamendukoak ezagutzea ere.
Opengelako kideen bi elkarteko ordezkariek, Bilboko Udal Etxebizitza eta Debegesa, Otxarkoagan eta Txontan, hurrenez hurren, egiten ari diren birgaitze integraleko jarduerak azaldu dituzte. Bilboko auzoan bost eraikinetan ari dira lanean, guztira 16 atari eta 240 etxebizitza. Txontaren kasuan, lanak 17 ataritako 221 etxebizitzatan egiten ari dira.

Bestalde, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak Euskadin hiri-arloan egiten ari diren jarduerak azaldu ditu, besteak beste, Opengela, hirietako bizi-kalitatea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektua..

Jardunaldian Gerardo Ruiz Palomequek ere parte hartu zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasle titularra da, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan dihardu jarduera horiek garatzen. Hitzaldian, Euskadiko auzoen hiri-berroneratzeak duen potentzial ekonomiko eta sozial handia azaldu zuen.

Txontako eta Otxarkoagako bulegoak koordinatzen dituzten Debegesa eta Bilboko Udal Etxebizitzen ordezkariez gain, Aramotz (Durango) eta Basaundi Bailara (Lasarte-Oria) auzoetan Opengela modeloa garatzen hasi diren bi bulegoetako arduradunek ere parte hartu zuten, eta egiten ari diren lana azalduz.

Jardunaldian izan dira, halaber, Aitor Vallejo soziologoa, European Research Surveyren sortzailea, eta Sonia De Gregorio arkitektoa, hiri-berroneratzeaz eta genero-ikuspegiaz hitz egin duena.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube