EHAEO Gipuzkoak bisita egingo du Otxarkoaga eta Txontara, Arkitekturaren Munduko Eguna dela eta

Urriaren lehen astelehenean Arkitekturaren Munduko Eguna dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO), Gipuzkoako ordezkaritzan, programa bat prestatu du, eraikinak birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen garrantzia nabarmentzeko. Ekitaldi nagusi gisa, Otxarkoagako (Bilbo) eta Txontako (Eibar) Opengeletara bisita gidatua antolatu du urriaren 4rako. Auzoko bulego horiek auzokoei laguntzen diete eraikinak birgaitzeko prozesu osoan.  

Gipuzkoako EHAEOk bere kide guztiak gonbidatu ditu autobusez egingo den txango honetara. Donostiatik abiatuko da eta Bilbora eta Eibarrera iritsiko da. Lehen helmuga Otxarkoaga auzoa izango da. Bertan, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak eta Claudia Pennese Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordekideak ongietorria egingo diete bertaratutakoei, eta Europako Opengela proiektua zertan datzan azalduko dute.  

Proiektua aurkeztu eta auzoko bulegoek nola funtzionatzen duten azaldu ondoren, Otxarkoaga bisitatuko dute. Bazkalostean, Eibarrera joango dira, Txontako Opengela ezagutzera. Parte hartzea guztiz doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik Gipuzkoako EHAEOren webgunean izena ematea. 

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube