ZERGATIK BIRGAITU NIRE ERAIKINA ERA INTEGRALEAN?
- Etxeko bizi-kalitatea hobetuko delako:
 
- etxe irisgarriagoa eta seguruagoa
 - etxea osasuntsuagoa izango delako, hezetasun eta gaixotasun-arrisku gutxiagorekin: asma, erreuma…
 - freskoagoa udan eta epelagoa neguan
 - kanpoko burrunbatik isolatuagoa egongo da etxea
 
- Balioa handitu egingo delako
 
- Erosotasuna hobetuko delako energia aurreztuz
 
DIRU-LAGUNTZAK JASOKO DITUT?
- Bai, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak hainbat laguntza eskuragarri jarri dituzte:
 
- EIT-a egiteko, egiteke bada
 - Suaren aurkako segurtasuna
 - Irisgarritasun unibertsala (igogailuak…)
 - Energia-eraginkortasunaren hobekuntza etxe-aurretan, teilatuaren eta instalazioen isolamendua
 
- Bai, diru-laguntzak jasoko ditut nire auzokide-elkarteak berrikuntzak abian jartzea adosten badu
 
- Bai, diru-laguntza osagarriak badaude baliabide gutxiko familientzat
 
- Bai, finantziazio-erraztasunak egongo dira