Ignacio de la Puerta: “Higiezinen sektorean esku hartzea interesatzen zaigu, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko»

Ignacio de la Puerta: “Higiezinen sektorean esku hartzea interesatzen zaigu, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko»

Visita UIPI a la Otxar Opengela
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendari eta Opengelako koordinatzaileak Euskadin garatzen ari den hiri-berroneratze proiektua aurkeztu zuen Jabeen Nazioarteko Elkartearen (UIPI) aurrean.
  • Villasuso Jauregian (Gasteiz) egindako jardunaldian erakundeetako ordezkariak bildu ziren, eta Europan, Estatuan eta tokian energia-eraginkortasunean oinarritutako araudiei eta laguntza-planei dagokienez zer espero den azaldu zuten.
  • Gainera, Otxarkoagan (Bilbo) egiten den proiektu pilotuaren birgaitze-lanak bisitatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Higiezinen sektorea birgaitzea eta eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea da Europar Batasunaren helburuetako bat. Horretarako, hainbat erregelamendu eta finantza-laguntzako sistema jarri ditu martxan, hala nola Next Generation funtsak. Jabeen Nazioarteko Elkarteak (UIPI) antolatutako ‘Euskal jabeak on board’ jardunaldiak erakundeetako ordezkariak bildu zituen urriaren 28an Gasteizen eta Bilbon, eraginkortasun energetikoan zentratutako erregelamendu eta laguntza-planei dagokienez EB mailan, maila nazionalean eta tokikoan tokiko mailan espero dena azaltzeko.

Hizlarietako bat Ignacio de la Puerta izan zen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria. Higiezinen sektorean esku hartzeko beharra nabarmendu zuen, herritarren bizi-baldintzak eta osasuna hobetzeko. Opengela ere aurkeztu zuen De la Puertak, gaur egun Euskadiko bost auzotan -Otxarkoagan (Bilbo), Txontan (Eibar), Aramotzen (Durango), Basaundin (Lasarte) eta Pasaian- hiri-berroneratzea sustatzeko auzo-bulegoak ezartzeko proiektua. “Opengela proiektuarekin hiri-berroneratzean herritarrei arreta integrala emateko leihatila bakarraren eredua lantzen ari gara, eredu hori Euskadi osora zabaltzeko helburuarekin”, azaldu zuen.

Opengelako koordinatzaileak Otxarkoagan eta Txontan dagoeneko funtzionatzen duten auzo-bulegoek herritarrei arreta emateko duten garrantzia ere azpimarratu zuen: “Laguntza-zerbitzua ematea da gure helburua, eta zerbitzu horretan esku-hartzeen eraginpean egongo direnen konfiantza lortzea da funtsezkoena, eta lan horien onurak zein diren erraztasunez adieraztea, energia-eraginkortasunarekin ez ezik, bizigarritasun-baldintzak hobetzearekin ere zerikusia baitute”.

Bisita Otxar Opengelara

Opengelak abian jarri dituen auzo-bulegoetan egiten den lana ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Otxarkoaga auzoko Otxar Opengela bisitatuz. Bulego horiei dagokienez, Ignacio de la Puertak funtzio anitzeko espazio gisa jarduteko duen gaitasuna nabarmendu zuen: “Espazio hori ezagutza-gune gisa ere erabiltzen dugu, eta, adibidez, ikastaroak emateko eta enplegu-aukera berriak garatzeko erabiltzen dira”.

Jardunaldia amaitzeko, Otxarkoagako eraikinak bisitatu ziren, eta bertan jadanik hasi dira birgaitzeko lanak. Bertan, Opengelak auzoko 16 atari eta 240 etxebizitzako bizilagunei arreta ematen die. Bertan, merkataritza-gune zaharra birmoldatzeari ekin zaio, eta orain arte itxita zeuden tokiko ekintzailetza-ekimenak abiarazi dira.

Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube