Opengela EBren 2021eko Energia Jasangarriaren Astean

Opengela EBren 2021eko Energia Jasangarriaren Astean

  • Opengelak, Europako beste proiektu batzuekin batera, ‘Hiria Berroneratzea Europa Hegoaldean: gizartean eragin handia duen berreskuratze-tresna’ jardunaldian parte hartuko du urriaren 19an.
  • Housing Europek antolatutako jardunaldia online izango da, eta Espainiako eta Italiako hiri-berroneratze proiektuak hartuko ditu bere baitan, horien artean, Opengela eta AGREE Euskaditik.
  • Saioa Europar Batasuneko Energia Iraunkorraren Astearen parte da, eta urrian egingo da, ‘2030erantz: Europako energia-sistemaren birmoldaketa’ izenburupean.
Hiri-berroneratzeak funtsezko eginkizuna du – eta izango du – Europako energia-politiketan. Eta horiek orientatzeko, arrakasta-kasuetara jo behar da, ondorengo proiektuetarako gida eta esperientzia frogatuak izan daitezen. Datorren urrian Energia Iraunkorraren Astea (EU Sustainable Energy Week 2021, EUSEW) antolatuko da eta Opengela programaren parte izango da. «Hiria Berroneratzea Europa Hegoaldean: gizartean eragin handia duen berreskuratze-tresna» jardunaldian parte hartuko du. Ekitaldia online egingo da urriaren 19an eta Housing Europek (Etxebizitza Publiko, Kooperatibo eta Sozialen Europako Federazioak) antolatu du. Hiri-berroneratzearen alderdi multifazetikoak Europako panoramara eraman nahi ditu, bereziki azpimarratuz berroneratze-proiektuek – egun Next Generation EUtik datozen Europako Funtsek sustatzen dituztenek – Europa hegoaldeko herrialdeetan izan dezaketen gizarte-inpaktu sakona, pandemiak eragin suntsitzaileenak izan baititu herrialde horietan. Opengelako ordezkariez gain, Espainiako eta Italiako hiri-berroneratzeari buruzko Europako beste proiektu batzuk ere izango ditu. Aribidean dauden benetako adibide horien bidez, erakutsi nahi da eraikitako ingurunean eta auzoen eraldaketan zentratutako esku-hartze holistikoek trantsizio energetiko bidezkoa eta inklusiboa kataliza dezaketela. Euskadiko hiria birgaitzeko eta berroneratzeko bi esperientzia ezagutu ahal izango dira: Opengela eta AGREE, Eusko Jaurlaritza buru duen proiektua. Kataluniako EuroPACE ekimena eta Balearretako Regenerate ekimena ere bertan izango dira. Italiako beste bi proiektuk ere parte hartuko dute: sharing Cities eta Innovate. Parte hartzaileen artean, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria eta Opengela proiektuaren koordinatzailea izango dira. Hizlari izango dira, halaber, Julien Dijol, Housing Europe-ko idazkariorde nagusia; Adrian Joyce (Renovate Europe), Cecilia Hugony (Teicos Group), Patricia Molina, Tecnaliako ikertzaile nagusia (AGREEren izenean); Andoni Hidalgo (Opengelaren ordezkaria), Sofia Salardi (Mantovako Udalekoa eta Innovateko kidea), Mart Jacobs (GNE Finance, EuroPACEko kidea) eta Eugenio Morello, Hirigintza Plangintzako irakaslea Milango Politeknikoan. Behetik gora doazen ekimenak Jardunaldiak EBren estrategia eta ekintza politikoei behetik gorako ekimenekin laguntzeko beharra jartzen du mahai gainean. Horrela, erakutsi nahi da Aurrera egitea posible dela eta eraldaketa modu iraunkorrean gerta daitekeela, herritarrak tartean sartuz eta inor atzean utzi gabe. Parte hartzen duten proiektuak funtsezkoak izango dira hori frogatzeko, eta horretarako gobernantza- eta kudeaketa-soluzioak, finantzaketa-soluzio berritzaileak eta herritarren parte-hartze inklusiboa sustatzeko elkarrekin hedatutako sorkuntza-mekanismoak izango dituzte ardatz. Jardunaldia EU Sustainable Energy Week 2021 (EUSEW) programaren barruan dago. Europako Batzordeak antolatu du, eta 2021eko urriaren 11tik 21era egingo da, EUSEW 2021 konferentzia nagusiaren atariko gisa. Konferentzia hori urriaren 25etik 28ra izango da, eta honako gaia du ardatz nagusitzat: «2030erantz: Europako energia-sistemaren birmoldaketa».  
Bandera de la Unión Europa

Egitasmo honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren dirulaguntza jaso du, zbk. 846707 dirulaguntza-hitzarmenaren arabera

Otxar Opengela

Helbidea: Pau Casals hiribidea, 16 (Otxarkoaga, Bilbo). 

Telefono zenbakia: 946 85 19 32

Posta elektronikoa: otxaropengela@vvmm.bilbao.eu

 

Txonta Opengela

Helbidea: Txonta kalea, 3, beheko solairua (Eibar)

Telefono zenbakia: 688 77 97 37

Posta elektronikoa: txontabulegoa@eibar.eus

 

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube

Copyright@2019 | Eskubide erreserbatu guztiak | Lege oharra | Icono de Twitter  Icono de Youtube